Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ur mara museoa, Alkizan. Jose Mari Lopez / DV
Argazki eta poesia erakusketa zuzeneko musikarekin Alkizako Ur Mara museoan

Argazki eta poesia erakusketa zuzeneko musikarekin Alkizako Ur Mara museoan

Miren Aranburu eta Jean Louis Hargous-en kontzertuak Ihintza-Chloê Hargous argazkilariak Juan Kruz Igerabideren poemen laguntzaz osaturiko erakusketa girotuko du uztailaren 27an

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 25 de julio 2019, 13:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Uztailaren 27an, larunbata, 19:00etan, Miren Aranburu eta Jean Louis Hargous musikariek Ihintza-Chloê argazkilariak Juan Kruz Igerabideren poemekin egindako erakusketa girotuko dute Alkizako Ur mara museoan.

Ur mara gaur egungo artea, natura eta etnografiaren topaleku izan nahi duen museoa da. Bertako basoaz estalia (pagoak, haritzak, lizarrak...) malda baten kokatuta dago, karobi zahar bat eta ondoko harrobi txikiaren alboan kokaturik dagoena. Tartean auditorio natural bat. Bidean aurrera Thoreau-ri eskainitako gune bat, eskultura sorta bat belazean eta «Negutegia»; aktibitate ezberdinetarako sortutako eraikina halaber erakusketa, kontzertuak eta tailerrak egiteko gunea. Papera egiteko zeinbait landarez osatutako baratze eta txoko natural bat ere aurkituko dugu.

Miren Aranburu eta Jean Louis Hargous 1996 urtean hasi ziren elkarlanean, Miren Aranburu Ensemble proiektuaren baitan. Bateria, pianoa eta kontrabaxua bateratzen dituzte musikariek, jazz garaikidearen hizkuntza, inprobisazioa eta euskarazko musika uztartzen dituztelarik.

Urte berean kaleratu zuten lehengo lana, 'Etorkizunaren memoria'. 2002 urtean Errabal euskarazko jazz zigilua aurkeztu zuten; harekin kaleratu zuten 'Gorri isila', kantu propioak bertsioekin nahasten dituena.

Ihintza-Chloè Hargous argazkilariaren lanak disziplina artistiko ezberdinak lotzen ditu: argazkilaritza, margolaritza, diseinua eta ikus-entzunezkoak. Ihintza-Chloè-ren lana webgune honetan ikus daiteke.

Juan Kruz Igerabide euskal idazlea da, literaturaren alor ugari jorratu dituena, Haur eta Gazte Literaturan batik bat. Sari garrantzitsuak jaso ditu: besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, eta Espainiako Kritika Saria birritan, 1994an eta 2003an.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios