Itziar Ituñok eta Anne Etchegoyenek indarrak bati dituzte berriro. syntorama

Anne Etchegoyen eta Itziar Ituñoren 'Ez da ez', sekula baino ozenago

Festen sasoia hasten ari den honetan, bidelagun berriak batu dituzte indarkeria matxistaren aurkako kantaren remixera

Jueves, 30 de junio 2022, 16:33

'Ez da ez' abestia 2019an grabatu zuen Anne Etchegoyen kantautore donapaleutarrak, 'Emazte' diskoaren atal gisa, Itziar Ituño aktore eta kantari bizkaitarra ('Loreak', 'La casa de papel', 'Intimidad'...) lagun zuela. Emakumeen aurkako eraso eta gehiegikeriak ekiditen saiatzeko, 'Ez da ez' mezua zabaltzea uneoro da beharrezkoa, baina premiazko izaera du erasoak zein gehiegikeriak ugaltzen diren festaz beteriko sasoi honetan, eta sekula baino ozenago entzungo da bertsio berriari esker.

Publicidad

Izan ere, herrietara jaiak itzultzen ari diren honetan, Etchegoyenek eta Ituñok 'No es no'/'Ez da ez' kantuaren remixa kaleratu dute, «berriz ere indarkeria sexuala eta sexistaren aurka abestuz». Orduan bezala, gaur egun ere abestiaren xedea da «gizon eta emakumeen arteko errespetua lortzea eta pertsona orok bere gorputzaren jabe izateko duen eskubidea» aldarrikatzea.

Frantziako eta Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek hartu dute parte kantuaren bideoklipean: Frantziako Emakumezkoen errugbi txapelketako jokalariak, Tiga aurkezleak, Dimitri Yachvili errugbi jokalari frantziarrak eta Ander Gonzalez euskal sukaldari ospetsuak. Jatorrizko bertsioak, berriz, Maïtena Biraben, Sébastien Boueilh, Yasmina Jaafar, Francine Massiani, Jean-Pierre Papin, Afrika Baeta, Ilaski Serrano, Jean-Pierre Pernaut eta Asun Casasola, Nagore Laffageren ama aurki daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad