Borrar
Aniztasunak Bergarako gaztetxea hartuko du larunbatean Nakar, Mursego eta Balzarekin

Aniztasunak Bergarako gaztetxea hartuko du larunbatean Nakar, Mursego eta Balzarekin

J. A.

Jueves, 10 de abril 2025, 15:43

Musikan talde ezberdinetan bidea eginda batu ziren Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirez eta jardun hori nabaritzen da Nakar izenpean aurkeztutako proposamenean. Postpunk elektronikoa, synth-punka, pop melodiak, rock presentzia argia eta letra oso indartsuak.

Kontzertua

  • Kartela. Mursego, Nakar eta Balza.

  • Eguna eta ordua. Larunbata, 22:00etan.

  • Lekua. Bergarako gaztetxea.

  • Sarrerak. 8 euro.

Eklektikoa esatea zilegi da: punk, techno, spoken word, doinu ilunak, amorrua eta aldarrikapena, bilis eta gordintasun puntua... Etiketak irakurri baino, hobe zuzenean bizitzea. Bihar izango da aukera Bergarako gaztetxean Mursego eta Balzarekin batera. Sarrerak eskura dira 8 euroan. Urte hasieran aurkeztu zuten biraren baitan gurean eskaintzea aurreikusten duten azken emanaldietakoa izango da, beraz Nakarren «Synth pozpunk»-az gozatu nahi duenak hobe du Bergarara bertaratzea. Izan ere, ostean soilik Zarautz (maiatzak 24) dute. Bestela Bartzelona (maiatzak 10), Gasteiz (maiatzak 30), Rotxapea (ekainak 6) eta Madril (ekainak 20) dituzte.

Aniztasun hori oso bere du ere Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) 'Mursego'-k. Bakarka zein beste artisten proiektuetan kolaboratu duenean, baita zinemarako soinu-bandak egiterakoan, eklektikotasun hori maiz erakutsi du. Harekin izan ditu oholtzan celloa, loop pedala, txifloa, plater txinatar txikiak, pistoko txirula, pandereta, ukelelea, koloretako argiak dituen teklatua, autoharpa, errimak, palmak… Nola ez, bere ahotsa eta, maiz, inprobisazioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aniztasunak Bergarako gaztetxea hartuko du larunbatean Nakar, Mursego eta Balzarekin