Borrar
Dokumentalaren grabazioko irudi bat. Bideografik

Akelarre taldearen gaineko dokumentala udazkenean estreinatuko da

Filmerako grabaketak hainbat hilabetez luzatu dira, besteak beste, Astigarragako Oialumen, Aian, Amezketan eta Usurbilen

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 20 de junio 2025, 15:56

Akelarre hitza ez da gutxi erabili azken asteotan, Fermin Muguruzak Anoetan emandako kontzertuaren harira. Eta musikak doinu bera izango du udazkenean, orduan helduko baita Bideografik ekoiztetxeak Akelarre talddeari buruz egingo duen dokumentala. Ekoizpen lanak amaitzen ari direla jakinarazi du Durangoko enpresak eta ikus-entzunezkoan taldearen ibilbidearen errepasoa egingo dela aurreratu dute. Filmerako grabaketak hainbat hilabetez luzatu dira, besteak beste, Astigarragako Oialumen, Aian, Amezketan eta Usurbilen.

Euskara hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenengotarikoak izan ziren eta euren rock abestiak ingelesezko taldeen euskarazko bertsioekin nahasten zituzten. Euskal Herriko plaza gehienetan arituak dira Akelarrekoak eta hamasei disko argitaratu zituzten beren ibilbidean. 2005ean iragarri zuen taldeak plazaz plaza aritzeari utziko ziola, eta orduz geroztik bi bira egin dituzte. Azken diskoa orain ia hogei urte argitaratu zuten.

2017an bildu ziren berriro 'Gauero zuzenean' zuzeneko diskoaren 30. urteurrena ospatzeko, eta kontzertuak eman zituzten Gatikan, Astigarragan eta Hazparnen. Pablo Cabezak egindako elkarrizketa honetan Juan Markos Juaristi taldekidea Akelarreren ibilbideaz mintzatu zen. Besteren artean, urtean 150 kontzertu ematera iritsi zirela aipatu zuen, horrek ekarri zien nekea nabarmenduz.

Taldeak, hori bai, aldaketa ugari izan ditu urteetan zehar. Lehenik, Jose Rodriguez Pepitok Cambronero ordezkatu zuen; ostean, Juan Markox Juaristik Aranzasti; 1975ean Xabier Madina jarri zen kantari, etab. Iñaki Goikoetxea, Anje Duhalde, Aitor Amezaga, Jexuxmai Lopetegi, Jose Alberto Batiz ere izan dira partaide. Hala, Juaristi eta Pako Diaz bateria jotzailea dira Akelarreren disko guztietan parte hartu zuten musikari bakarrak. Hizkuntza ere moldatzen joan ziren, gaztelania edo ingelesarekin hasi eta gero euskaraz abestu baitzuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Akelarre taldearen gaineko dokumentala udazkenean estreinatuko da

Akelarre taldearen gaineko dokumentala udazkenean estreinatuko da