Ainhoa eta Aitzol bikoteak 'Ezbaian' diskoa aurkeztu du
Taldeak jada eskaini ditu lehen kontzertuak eta datorren larunbatean, ekainak 17, entzungai izango da plataforma digital guztietan
Lunes, 13 de junio 2022, 12:35
Ainhoa eta Aitzol bikoteak disko berria aurkeztu du, 'Ezbaian'. Jada lehen kontzertuak eskaini dituzte, besteak beste pasa den ostegunean 9an DOKAko oholtzan izandakoa, eta datorren larunbatean entzungai izango da plataforma digital guztietan.
Publicidad
'Ezbaian' diskoa bederatzi lanek osatzen dute, guztiak euskaraz, eta orokorrean introspekzioa oinarri dutela. Bikoteak adierazi duenez hori baita kaleratu berri duten lanaren muina. «Bederatzi abesti hauekin entzulea bere barnera bidaiatzera gonbidatzen dugu». Hori bai, argi utzi nahi dute diskoak ildo bat badu ere aniztasun ugari jasotzen duela barnean. Esaterako, gaiak, aurreratu dutenez «ezberdinak» dira: heriotza, patriarkatua, adiskidetasuna edo maitasuna, besteak beste.
Gaia hauek islatzeko erabilitako musika erregistroak ere dira aniztasun horren adierazle. Batetik, instrumentalizazioari dagokionez Ainhoa eta Aitzol bikoteak estilo mordoz jantzi dituzte. «Gure ahotsak pop eta rock-az gain, kontrabaxua eta pianoa protagonista dituen jazz, biolin koartetoa, herriko txaranga estiloa eta abar» ere daude 'Ezbaian' lanean. Single eta aurkezpen modura 'Hire irriarekin' abestia aukeratu dute.
Diskoak «sorpresa» asko dituela ere aurreratu dute. Jada batzuk ikusi ahal izan dira euren sare sozialetan, esaterako abestien grabazio batzuk nolakoak izan diren. Izan ere, hauetan «kolaborazio oso bereziak» izan dituzte. Musikari lanetan aritu dira familiako kideak ere, eta ahotsetan izan dituzte kuadrilako lagunak.
Ainhoa Urteaga zumaiarra eta Aitzol Ibarloza donostiarra dira Ezbaian taldeko kideak. Lehenak pianoa jotzen du eta bigarrenak gitarra.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión