Borrar
LAMIAK

2022. urteko lehen estreinaldia

'Gure izena' Lamiak taldearen laugarren singlea da, 2021. urtean 'Eskerrak', 'Krokodiloaren malkoak' eta 'Bigarren mundu bat' argitaratu ondoren

L.C.

Igandea, 30 urtarrila 2022, 13:11

Comenta

Lamiak taldea Ander Aranburuk (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrazolak (baxua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute. 2022. urtean sustatutako 'Gure izena' single berri hau euskal kultura eta hizkuntzaren defentsa bat da. Kantu laburra baina intentsitate handikoa, Juanjo Berasainen (Ezpalak) kolaborazioa izan duena. Stoner rock itxura du abestiak, baina soinu gaurkotuagoarekin.

Nestor Urbietak eta Ekhi Hontecillasek egindako bideoklipak taldearen zuzeneko faltsu bat erakusten du, Juanjorekin batera, musikak duen indar berdina haien jarrerarekin transmitituz. Azpimarragarria da Gaztain Estudioetan grabatu den singlea dela, Eñaut Gaztañagaren koprodukzioarekin.

Entzun ditzagun Ander, Xabier Arrazola eta Xabier de la Fuenteren lehen balorazioak ostiralean euren lana merkatura iritsi ondoren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2022. urteko lehen estreinaldia