Borrar
Porrotx, Pirritx, Saioa Urizar irakaslea eta Joseba Ponce.

Rockeroak eta pailazoak, bat eginda ikastola baten alde

Bonbereneak sustatuta, Trebiñuko Argantzon ikastolaren aldeko diskoa egin dute Joseba Ponce eta Karlos Osinagak

FELIX IBARGUTXI

Martes, 3 de junio 2014, 00:46

'Garratz&Mingotsekin Trebiñun' diskoa plazaratu dute Bonbereneak eta Pirrix, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Helburua da Trebiñun dagoen Argantzon ikastolaren alde dirua biltzea, eta 15 euroan dago salgai bi helbide hauetan: bonberenea.com eta katxiporreta.com

«Proposamena Bonberenetik etorri zitzaigun eta Karlos Osinaga 'Txap' eta biok hartu genuen ardura. Abesti batzuk konposatu genituen eta ondoren beste musikari batzuei deitu genien», adierazi du Joseba Poncek, Kuraia eta Dut-en jardundako gizonak. Diskoan bada Imanol Urbietak 1988ko 'Araba Euskaraz' jairako konposatutako abestiaren bertsio berria, guztiz rockeroa.

«Kantuak rockeroak dira, baina beste osagai batzuk gehitu dizkiegu ukitu bihurri bat emateko -dio Poncek-. Badaude ikastolako txirula ba-tzuk, xilofonoa ere bai...». Kantariak, berriz, ikastolako haurrak dira, eta tarteka gurasoak eta irakasleak ere aritzen dira. Grabaketaz eta nahasketez Karlos Osinaga arduradtu da.

Bada tartean DVD bat ere, non Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Trebiñuri berari buruzko istorio bat garatzen duten. «Azken batean, esaten dugu Trebiñu petatxo bat dela Euskal Herri barruan. Baina ikusi dugu han badagoela kemenik. Araba, zazpigarren alaba izatetik lokomotora izatera pasa da. Guretzat deskubrimendua izan da Trebiñuko jendea, eta oso lan dibertigarria izan da», adierezi dute pailazook.

Argantzon ikastetxea 2003an sortu zen. Hamaika ikasle zituen orduan, eta orain 48. Lege aldetik Gaztelako lurretan dagoenez, finantziazio arazo larriak ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Rockeroak eta pailazoak, bat eginda ikastola baten alde

Rockeroak eta pailazoak, bat eginda ikastola baten alde