Mugikortasun Jasangarriaren astea Donostian

Mugikortasun Jasangarriaren astea Donostian
DV

Irailaren 16tik 22ra adin guztientzako ibilaldiak, erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatu dira mugikortasun jasangarria sustatu nahian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Donostiako Udalak egitaraua zabala prestatu du Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen harira, Irailaren 16tik 22ra ospatuko den Europako ekimen honekin Mugikortasun Jasangarria sustatu nahi da, 'Oinez eta bizikletaz segurtasunez ibiltzea', 'Ibili gurekin', 'Oinez elkarrekin' lelopean. Helburua leku batetik bestera joateko bi modu horiek osasunean, ingurumenean eta ekonomian dituzten onurak nabarmentzea da.

Mugikortasunaren Astean parte hartzen duten hiriko elkarte zein eragileak ugariak dira eta aipamen berezia merezi dute urte osoan zehar eginiko lana eta ekarpenengatik, hala nola; Kalapie-Hiriko Txirrindularien Elkartea, Cristina Enea, Bizikletaren Behatokia, Dbus, Lagunkoia eta Donosti Roller besteak beste.

Hainbat jarduera

Europako Mugikortasun Jasangarriaren Asteari hasiera emateko, irailaren 16ean, ibilgailu elektrikoak sustatzeko kanpaina aurkeztuko da. Alderdi Ederren ikusgai egongo dira ibilgailuak.

Egun horretan bertan Dbusek, Donostia Kulturarekin batera, Donostiako Tranbia-Dbusen bilakaerari buruzko erakusketa inauguratuko du Aieteko Kultur Etxean,azaroaren 2ra arte iraungo duena. 'Dbus, 133 urtez Donostian' erakusketak 1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek eduki duen historia eta bilakaera jasotzen ditu. Erakusketan ikusi daitezke hiriaren irudi mitikoak zein konpainiaren ibilgailu historikoen irudiak, bai eta aspaldiko elementu batzuk ere, hala nola aspaldiko bidai txartelak eta bidai txartelen makinak, lineen kartelak eta tailerreko erreminta batzuk.

Berritasunen artean, aurten azpimarratzeko jarduera 'Jar zaitez nire lekuan' ekimena izango da. Irailaren 17 eta 18an goizeko 10:00etatik 13:00tara Alderdi Ederren, Dbusek eta Aniztasun Funtzionaladunen hainbat elkarteek antolatuta, (ONCE, BEGISARE, ELKARTU eta Zenta) pertsona hauek garraio publikoan nahiz desplazamentuetan izaten dituzten zailtasunak ezagutzeko eta probatzeko aukera izango da.

Irailaren 17an eta 18an ere, urtero egiten den moduan, aurten ere 'Donostia Ttipi-ttapa' ekimenari esker, ikasleek Donostian nola mugitu eta orientatu ikasiko dute.

Irailaren 18rako bizikleta ibilaldiak, mekanika ikastaroak eta lehen aldiz Donostia Rollerrekin batera antolatuta, egunez egiteko Roller ibilaldia bidegorrietatik barrena izango dira besteak beste.

Irailaren 19an, QR kodeen erakustaldia egingo da Autobus Geltokian. Aplikazio berri baten bidez hiriko informazioa eskuragarri egongo da QR kode lagungarriei esker.

Eta irailaren 20an Bizikletada edo gazteen bizikleta ibilaldia abiatuko da Alderdi Ederretik. Urtero moduan hiriko ikastetxe eta institutuetako 1000 ikasle aterako dira Aldaketa Klimatikoren Aurkako martxa honetan, 10 kilometro hirian barrena. 'Fridays for Future' ikasle mugimenduko parte hartzaileak ere bertan izango dira. Gauean aldiz, Friday Night Skate, Donostiako Roller gaua 23:00etan ospatuko da.

Asteari amaiera emateko, irailaren 22an, kotxerik gabeko eguna ospatzen den egunean, etxeko txikienentzako puzgarriak eta pedalkada-pistak jarriko dituzte Alderdi Ederren goiz eta arratsaldez. Baina ez da egun horretako ekitaldi bakarra izango, Kalapie Elkartearekin batera antolaturiko 'Ruta 25' bizikleta martxarekin herritarrek hiriko bidegorrietan barrena 25 kilometroko eta interesgunez betetako ibilaldia egin ahal izango dute 10:00etan Boulevardetik irtenda.

Aurten ere, #Erronkleta Donostian! ekimena abian jarriko dute bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzen jarraitzeko erronka bat antolatuz. Social Biking Challenge BikePrints aplikazioaren bidez, bizikleta erabiliz eta puntuak pilatuz sariak irabazi daitezke. Parte hartzeko beharrezkoa da mugikorretarako BikePrints aplikazioa eskuratzea. Aplikazioaren bidez erabiltzaileak bere joan-etorrien jarraipena egin dezake, Europako gainontzeko hirietako parte-hartzaileekin lehian aritzeaz gain. Kilometro gehien egiten duenak sariak lortzeko aukera handiagoa izango du. Erronka irailaren 16an hasiko da eta izen-ematea irailaren 9tik-15era.