Borrar
Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko film nagusiak, orain Primeran plataforman

Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko film nagusiak, orain Primeran plataforman

Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Urrezko Danborra jaso zutela ospatuko da

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 25 de enero 2025, 10:41

Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileen film luze eta laburrekin osatutako bilduma berezia estreinatu du Primeran plataformak Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideek San Sebastian egunean Urrezko Danborra jaso zutela ospatzeko.

Hala, '80 egunean' (2010), 'Loreak' (2014) eta 'Handia' (2017) film luzeak; 'Asämara' (2008), 'Urrezko eraztuna' (2011), 'Zarautzen erosi nuen' (2014). 'Berriztagarria' (2016) eta Mateoren ama (2019) film laburrak; eta 'Lucio' (2007) dokumentala izango dira ikusgai.

1989an 'Ke artean' ostean Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean sartzea lortu zuen bigarren filma izan zen 'Loreak'. Goya sarien 29. edizioan film onenaren eta musika onenaren saria jasotzeko proposatu zuten, baita Oscar Sarietarako Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren hautagai

Pelikularen gai nagusia oroimena eta ahanzturaren arteko talka da. Bat-bateko heriotzaren aurrean hartu daitezkeen bi norantza, oroimenaren aldeko apustua egitea edo gertatu zena ahanztea. Bizitzako garairik onenak urrun dituen Ane du protagonista filmak. Aldiz, ezagutzen ez duen norbaitek bidaltzen dizkion loreak jasotzen hasiko da astero eta hasiera batean senarra dela uste badu ere, ez da bera.

Azkenik, 'Handia' filmak XIX. mendean bizi izan zen Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren historia kontatzen du, 20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta hil zen arte ez zena gelditu. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu den hirugarren filma izan da eta Euskal Zinemaren Irizar saria eta 'Epaimahaiaren Sari Berezia' irabazi zituen, baita Goya Sarietan 13 izendapen eta 10 sari lortu zituen.

Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko filmik ikusiena izan zen, 150.000 pertsonatik gorarekin, 2022an 'Irati'-k kendu arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko film nagusiak, orain Primeran plataforman