'Miñan', larunbatean ikusgai Irunen
Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen liburu ezagunaren egokitzapena egin du Artedramak
J. A.
Martes, 20 de mayo 2025, 12:44
Migratzaileen errealitateari begirada hurbil eta gizatiarra emateko aukera izango da larunbat honetan antzerkiaren bidez, Amaia Kultur Zentroan (Irun) Artedrama arte eszenikoen plataformak 'Miñan' antzezlana eskainiko baitu. Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen liburu ezagunaren egokitzapena da, Afrikatik Europarako migrazio-bidean bizitako pasadizo latzetan oinarritua. 'Miñan' antzerkirako sarrerak oraindik eskura daitezke Amaia Kultur Zentroaren leihatilan zein webgunean 8,50 euroko prezioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da.
«Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen», aurreratzen du sinopsiak.
Arzalluse Irungo Harrera Sarean boluntario ari zela ezagutu zuten elkar. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. Hainbat hizkuntzatara itzuli da, astez aste euskarazko liburu salduenen artean kokatu da, best seller izateaz gain long seller ere bihurtuz.
Ander Lipusen zuzendaritzapean egokitu zuen Artedramak nobela antzerkirako iaz, eta gaur izango da aukera bertatik bertara Balderen istorioa bizitzeko: bere anaia txikia aurkitu nahian abiatu zuen bidaia arriskutsua ezagutzeko, basamortua, pasatzaileak, poliziak, bahitzaileak, egarria eta gosea gurutzatuz. Lipus bera, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye arituko dira aktore lanetan, bizipen horiek taula gainean biziarazten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.