Borrar
2023 Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Mikel Goiriena garaile lehen kanporaketan

Finalaurrekoetara lehen txartela lortu du Mungian izan den saioan

I. M.

Igandea, 1 urria 2023, 20:18

Comenta

Bertsoaldi txukuna eginda eta 476,5 puntu eskuratuta, Mikel Goiriena igande honetan Mungiako Olalde aretoan 2023ko lehiatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan nagusitu da. Ez da lanaldi ostean lortu duen bakarra, finalaurrekoetarako txartela ere eskuratu baitu.

Oholtza gainean aritu dira kantuan Goirienarekin batera Txaber Altube (461.5 puntu), Araitz Katarain (446), Peru Vidal (439), Koldo Muñiz (427.5) eta Izaro Bilbao (383), Zihara Enbeita gai-jartzaileak botatakoei kantuan erantzunez. Seien jarduna epaitzea egokitu zaie Ainhoa Arregi, Beñat Romero, Garazi Mendoza, Graxi Arregi, Iñaki Aurrekoetxea eta Mirari Azulari. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Hala, azaroaren 18an Santurtzin izango den finalaurrekoan itzuliko da jardunera Goiriena. Gainerako bostek, aldiz, geratzen diren bost kanporaketak lehiatu arte itxaron beharko ditu. Orduan, puntuazioaren arabera erabakiko da nork egingo duen aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Goiriena garaile lehen kanporaketan

Mikel Goiriena garaile lehen kanporaketan