Mendeurreneko hurrengo jardunaldia, onomastikaren inguruan egingo du Euskaltzaindiak

Viñaspre, Miriam Urkiarekin batera, Euskaltzain oso izendatu zituztenekoan/Euskaltzaindia
Viñaspre, Miriam Urkiarekin batera, Euskaltzain oso izendatu zituztenekoan / Euskaltzaindia

Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratzearen inguruko jardunaldietan 17 hizlarik hartuko dute parte

DVDonostia

Euskaltzaindiak izenak normatibizatzeko eta gizarteratzeko prozesua aztertuko du Nazioarteko Onomastika jardunaldian, Gasteizen. Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa izango da, onomastika-ondarea babestu eta gizarteratzearen ingurukoa, han-hemengo esperientziak elkarbanatu eta horiek jorratzeko.

Ostegun eta ostiralean egingo dituzte jardunaldiak, hilaren 13 eta 14an. Harrera-ekitaldiarekin ekingo diete,eta bertan izango dira Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritza); Joseba Koldo Pérez de Heredia (Arabako Foru Aldundia); Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea); Andres Urrutia (euskaltzainburua); Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria).

Guztira, 17 hizlarik parte hartuko dute jardunaldietan, eta Euskaltzaindiak hiru lan aurkeztuko ditu bertan: 'Euskal Onomastika Datutegi (EODA) berritua', 'Pertsona-izendegi berritua' eta 'Kale- eta karrika-izenen eskuliburua'.

Ekainaren 14an, Bilboko Koralaren Euskeria abesbatzak 'Mende berria kantuz' kontzertua eskainiko du Gasteizko Principal Antzokian, Nurat Abesbatza, Lauko Quartet eta Maddalen Arzallus bertsolariarekin batera.

'Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak' jardunaldietan hori guztia «ikuspegi zabalez» egingo dela zehaztu du Roberto González de Viñaspre euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak.

«Onomastikaren ikerketatik abiatuta, izenak normatibizatzeko eta gizarteratzeko prozesua aztertu eta horretaz gogoeta egin nahi dugu», esan du González de Viñasprek. Euskal Herriko onomastika-lanak eta proiektuak ardatz hartuta, beste toki batzuetako «errealitateak eta esperientziak» ere gertutik ezagutzeko parada izango dela gaineratu du euskaltzainak.

Temas

Euskera