'Mendeala' bira hasi du Kalakanek

'Mendeala' bira hasi du Kalakanek

Alexander Arkhincheev artistarekin batera, uztailaren 20tik 26ra bitartean egingo dituzte kontzertuak Aian, Bidaxunen, Arrasaten eta Hendaian

DVDonostia

Aian, Bidaxunen, Arrasaten eta Hendaian eskainiko dituzte kontzertuak, uztailaren 20tik 26ra bitartean. Larunbat honetan, 20an hasiko da Aian Kalakan taldearen eta Alexander Arkhincheev artistaren bira. Bira honen bidez, euskal musikari eta perkusionista hirukotearen 'Mendeala' diskoa aurkeztuko dute.

Birak uztailaren 21ean jarraituko du, Bidaxunen, eta 25ean Arrasaten eta 26an Hendaiako Abadia jauregian jarraituko du. Kontzertu horiekin Kalakan taldeak «euskal kultura beste kultura batzuekin uztartuko du berriro; oraingoan, Buriatiako errepublikako (Siberia) kulturarekin, hain zuzen». Horretarako, musika baliatuko dute.

Alexander Arkhincheev egungo Buriatiako kantari difoniko onenetakoa da eta Buriatiako abesti zaharrak moldatzen eta konposatzen ditu. Kantu armonikoaren soinu zakarrak bizitzaren ahotsik sakonenak ekartzen ditu gogora, eta entzule bakoitzaren barruko ariman bizi diren espirituak animatzen ditu. 2017ko abenduan, Kalakanen eta Alexanderren arteko musika batasunak harrera ezin hobea izan zuen. Bi tradizio desberdin baina, era berean, osagarri baliatuta abestiak eta instrumentuak nahastu zituzten.

Kalakanek bere estiloa mantenduko du biran: entzuleak eta musikariak bilduko dituzte musikaren eta musikak eskaintzen dituen sentsazioen inguruan. Iraganari errespetua diote eta egindakoaz harro daude; hala ere, hiru artista euskaldunek segurtasunez begiratzen diote etorkizunari, milaka urte dituen kulturaren modernitatea orainaldian inskribatzeko. XV. mendetik gaur egunera arteko abestien errepertorio bat eskaintzen dute, euren konposizio propioekin batera.

Temas

Euskera