Borrar
Mejillon Tigre eta kolektiboaren 'Hitz esana' errezitaldia, ardatz
Hitzetik Hortzera

Mejillon Tigre eta kolektiboaren 'Hitz esana' errezitaldia, ardatz

2022an sortu eta maiatzean amaituko den proiektua izango dute mintzagai Eider Adeletx eta Ane Zubeldiak

Iker Mendia

Viernes, 4 de abril 2025, 16:37

2022an Hitz Hibridoak bekari esker sortu zuten eta hiru urteko ibilbidean hainbat emanalditan eskaini duten 'Hitz esana' poesia errezitaldia izango dute mintzagai Hitzetik Hortzera saioan Mejillon Tigre kolektiboko kide diren Eider Adeletx eta Ane Zubeldia poesiazale eta poetek. Horretaz gain Iruñeko eta Oiartzungo bertso saioak ere ikusgai izango dira.

Hitz esana emanaldia definitzeko kontzeptu desberdinak erabili diren arren, spoken word-a da egiten dutena Adeletx eta Zubeldiak. Zuzenean emateko egina den poesia molde honetan eroso sentitu, eta egin nahi zuten hori nola lortu duten kontatuko digute; gainera, poemak sortzeko prozesua, zeri buruz idatzi, nola gorpuztu eta oholtzaratu ere izango ditugu hizketagai.

Spoken word-ak edo Hitz esanak bertsolaritzarekin dituen antzekotasunei buruz ere arituko dira; baita, Mejillon Tigreren emanaldi batean inprobisazioak duen tokiaz eta behin bira amaituta hartuko duten bideaz edo egin nahiko luketenaz ere.

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoaldiak

Bertsoaldiek ere izango dute tartea aste honetako programan, beti bezala. Alde batetik, Iruñeko Zabalgune auzoko bertso afaria eramango da pantailara. Garazi San Martinek egin zituen gai-jartzaile lanak eta Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan.

Beste alde batetik, Oiartzunen egin zen PUF bertso-saio musikatua ikusiko dugu, Literaturan plaz(a/e)ra ekimenaren baitan egin zena. Bertsotan egin zuten Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxek, gai-jartzen Ainhoa Urien aritu zen, eta Bastien Marianne eta Patxi Amulet musikariek jarri zituzten bertso doinuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mejillon Tigre eta kolektiboaren 'Hitz esana' errezitaldia, ardatz