'Martuteneko Kartzelan' irakurketa dramatizatua eskainiko dute ostegunean Altsasun

Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizun ekitaldia./Euskaltzaindia
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizun ekitaldia. / Euskaltzaindia

Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak Euskaltzaindiaren mendeurrenerako sortutako ikuskizuna aurkeztuko dute apirilaren 26ean Iortia kultur gunean

EL DIARIO VASCO

Ostegun honetan, hilak 26, Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak 'Martuteneko kartzelan' irakurketa aurkeztuko dute Altsasun, 19:00etan Iortia kultur gunean.

Duela urte batzuk, Atxagak literatura klasikoari buruzko hitzaldi bat eman zuen Martuteneko kartzelan. Ekitaldi hura berriz hartu eta irakurketa dramatizatua prestatu zuen, une hartan Jose Kruz Gurrutxaga aktorearekin batera izandako bizipenetan oinarrituta. Ikuskizuna Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko egin zen, eta Arantzazun estreinatu ondoren, Altsasuko Iortia kultur gunean ikusi ahal izango da.

Jose Kruz Gurrutxaga —Azkoitia, 1973— aktorea Balbemendi, Hospital Central, El Comisario edo Goenkale bezalako telesailetan lan egiteagatik ezaguna da. 2009 urtean, Roberto Castónek zuzendutako 'Ander' filmean ere rol bat izan zuen.

Bernardo Atxaga, berriz, Fernando Bernués zuzendariak idazlearen 'Soinujolearen semea' eleberria zeluloidera egokitu berri du. Maiatzean abiatu zuten proiektua eta apirilaren 5ean aurkeztu zuten Donostia, Giza Eskubideen Zinemaldian.

Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartu dute parte, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean. Gidoilari lanetan, berriz, Patxo Telleria izan da. Gainera, Bernardo Atxagak berak ere pelikularen gidoian esku hartzeko aukera izan du.

Apirilaren 12tik ikusgai dago dagoeneko zinema aretoetan.