Borrar
Maite Larburu, estudioan. Maite Larburu

Maite Larburu, 'DK Sessions' podkasteko lehen gonbidatua

J. Agirre

Sábado, 24 de mayo 2025, 11:07

Audio soilaren mugak gainditzeaz gain, musikarien sormen prozesuaren inguruko gogoeta egin nahi duen 'DK Sessions' podkasteko lehen gonbidatua Maite Larburu (Hernani, 1979) izango da. Musikagintzan ibilbide propioa eta berezia osatu duen artista da Larburu, klasikoa eta esperimentala uztartzen dituen hizkera musikala duena. Sormen prozesuari buruzko elkarrizketa intimo batean barneratu eta estudioan 'Gona' izeneko singlea grabatu du.

Song Exploder, Tiny Desk, KEXP eta Bizarrap Sessions moduko proiektuak eredutzat hartuta, DK Sessions formatu berritzaileak ikusgarritasun handiagoa eman nahi dio bertako zein nazioarteko musika eszenari eta garai baten testigantza jasotzeko helburua du. Funtsean musikari bat egun batean estudiora doa single bat grabatzera eta une hori podcast narratibo, bideo eta single formatuan jasotzen du

Proiektuak hiru euskarri uztartzen ditu, bakoitza formatu eta funtzio desberdin batekin. Batetik, podcast narratiboa, artistak lehen pertsonan kontatuko du abestiaren sormen prozesua. Zer inspirazio izan duen, zein izan diren zailtasunak edo une gogoangarriak, eta nola iritsi den azken emaitzara; bigarrenik, singlearen grabazioa, estudioan sortutako abestia streaming plataformetan zabalduko da (Spotify, Apple Music, eta abar). Emaitza musikal osoa entzuleen eskura egongo da; azkenik, making of-aren bideoa, Grabazio saioaren irudiak jasotzen dituen ikus-entzunezko pieza argitaratuko da.

Elhuyar eta Ulu Mediarekin elkarlanean egindako ekimena da. «Elkarrizketan, kantua osatzen duten hitzak eta doinuak nola sortu diren kontatu digu, eta une batzuetan isiltasuna ere funtsezkoa bihurtzen dela erakutsi. Soinuak, gorputzak eta emozioek hartu dute protagonismoa grabazio honetan».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maite Larburu, 'DK Sessions' podkasteko lehen gonbidatua

Maite Larburu, 'DK Sessions' podkasteko lehen gonbidatua