

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 9 de abril 2025, 14:15
Pantailak Euskaraz ekimenak euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko antolaturiko Pantailaldia aktibazio sozialerako ariketaren bigarren edizioa maiatzaren 6tik 15era egingo da, 'Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!' leloarekin. Dagoeneko irekita dago herritarrek izena emateko epea.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimenak helburu bikoitza izango du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta, bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak agerian utziz erakundeak euskararen aldeko pausoak ematera gonbidatzea.
Bada, mota guztietako pantailetan, hau da, telebistan, streaming plataformetan, zineman, sare sozialetan edo bideo jokoetan, euskarazko edukiak erabili, kontsumitu edo sortzeko erronka da Pantailak Euskaraz-ek herritarrei luzatu diena. «Alegia, hamar egunez, pantailetan ere, euskaraz bizitzeko erronka», azaldu dute.
Edozein herritarrek izango du Pantailaldian parte hartzeko aukera. Herritarrei aipaturiko erronka betetzea eskatuko zaie, eta haien bizipenen berri sare sozialetan zabaltzea #pantailaldia traola erabiliz.
2022an ospaturiko lehen edizioan 500 herritarrek eman zuten izena, eta ondoren egindako ikerketak erakutsi zuen horietatik %77k euskarazko baliabide berriak ezagutu zituela, eta %64k edukiak sortu eta kontsumitzerakoan zituen hizkuntza ohiturak aldatzeko balio izan zuela. Aurten parte hartzaile kopuru hori gainditzea izango da erronka.
Izena emateko pantailakeuskaraz.eus/pantailaldia web orrira jo behar, eta epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik. Formularioan datuak bete eta bidaltzea besterik ez da egin behar. Parte hartzaile orori, ariketa hasi aurretik, profil irudia (sare sozialetan jartzeko), euskarazko ikus-entzunezko baliabide digitalen zerrenda eta agenda proposamen bat bidaliko zaie, erronka errazago betetze aldera.
Gainera, Pantailaldian zehar, euskal kulturgintzako hainbat erreferentek ere euskararekin eta pantailekin dituzten bizipenak partekatuko dituzte sare sozialen bidez, euskarak aurrera egin dezan ikus-entzunezkoek eta pantailek duten garrantzia jendartean zabaltzeko asmoz, «gaur egungo mundu digitalean, pantailak baitira hizkuntza eta kulturaren transmisiorako bitarteko nagusia».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.