'Luis eta estralurtarrak' filma ikusgai dago

'Luis eta estralurtarrak' filma ikusgai dago

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker euskaratu dute film alemaniarra

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, 'Luis eta estralurtarrak' (Alemania) filma Euskadiko eta Nafarroako zinemetara euskarazko bertsioan iritsi da. Abenturazko film horrek adiskidetasuna, laguntasuna eta ezberdinak direnekiko errespetua bultzatzen ditu beste balio batzuen artean.

Luis eta estralurtarrak filmak 12 urteko mutiko bakarti baten istorioa kontatzen du. Espazio-ontziarekin bere lorategia jo duten hiru estralurtarren lagun egingo da eta oso harreman polita sortuko da haien artean. Luisek beti izan du espazioan bizitza adimentsua dagoela erakusteko interesa eta, hala, elkarri mesede egingo dion adiskidetasuna sortuko da. Espazio-ontzia berriro martxan jarri eta haien planetara itzuli ahal izateko Luisek emandako laguntzaren truke, estralurtarrek gaztea barnetegitik aterako dute eta, elkarrekin, irribarrez eta emozioz betetako abenturari ekingo diote. Filma jatorri alemaniarra duten Lauenstein, Christoph eta Wolfgang anaiek zuzendu dute. 1989an, 'Balance' lanarekin, animazioko film labur onenari emandako Oscar saria jaso zuten.

Ostiral honetatik aurrera, ikusle guztientzat egokia den 'Luis eta estralurtarrak' ikusgai dago Gipuzkoako bi zinema-aretotan. Errenteriako Cines Niessen-en eta Donostiako Príncipe aretoan ikus daiteke.

Hurrengo filma, 'Itsasontziak Erreskatean!', uztailaren 20an estreinatuko dute areto komertzialetan, eta abentura gustatzen zaien familiei zuzendutako zozketa bereziarekin iritsiko da. Animazioko film luze horrek Eliasen benetako adiskidetasunari buruzko gogoeta irudikatzen du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos