Borrar

Literatura, bertsolaritza eta musika uztartuko ditu Loraldiak

I. Mendia

Jueves, 6 de marzo 2025, 12:50

Literatura, bertsolaritza eta musika uztartuko ditu Loraldiak geroaren gaia ardatz hartuta eta euskal kulturaren eta etorkizunaren arteko zubia eraikitzeko asmoz. Antolakuntzak Edorta Jimenez idazleari egin zion proposamena eta espresuki etorkizunari buruzko narrazio originala sortu du 'Post_Etorkizuna' izenpean; martxoaren 16an eguerdiko 12:30ean antolatutako emanaldi berezia.

Jimenezekin batera oholtzan izango dira oholtzan beste lau kide: Rafa Ruedak jarriko dio musika emanaldiari; Oihana Arana eta Ane Labaka izango dira bertsolariak eta Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan arituko da. Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean, unean bertan sortutako bertsoekin osatuko dute esperientzia. Guztien artean, etorkizunari eta euskal kulturari buruzko gogoeta kolektibo bat eraikiko dute.

Guggenheim Bilbao Museoaren entzungelan izango da ekitaldia eta ia bi ordu irautea aurreikusten da. Sarrerak jada eskuragai dira 12 euroko prezioan lehiatilan zein webgunean, 10 euroko prezioan Lorazainentzat.

Klasiko bilakatu den hitzordua

Lehenengo edizioan Harkaitz Canoren 'Bilbao-Baobil' izan zen abiapuntua, eta urtez urte, euskal sortzaile ospetsuak batu dira formatu honetara: Anjel Lertxundi, Kirmen Uribe, Arantza Urretabizkaia, Itxaro Borda, Unai Elorriaga, Alaine Agirre eta Danele Sarriugarte, besteak beste.

Bertsolaritza eta musika ere ezinbestekoak izan dira esperientzia honetan, eta bertsolari eta musikari ospetsuek parte hartu dute: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Alaia Martin, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Joseba Santxo eta Miren Artetxe. Musika arloan, Gorka Benitez, Anjel Unzu, Igelaren Banda, Joserra Senperena, Fernando Velazquez, Don Inor Ez, Miren Narbaiza, Olatz Salvador eta Ibil bedi izan dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Literatura, bertsolaritza eta musika uztartuko ditu Loraldiak

Literatura, bertsolaritza eta musika uztartuko ditu Loraldiak