Life Oreka Mendian proiektuaren erakusketa

31 argazkiz eta ikus-entzunezko lan batek osatzen dute erakusketa. /Parketxesarea.eus
31 argazkiz eta ikus-entzunezko lan batek osatzen dute erakusketa. / Parketxesarea.eus

Larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko proiektua Gipuzkoako Natura Parkeetan egingo diren hainbat argazki erakusketen bitartez emango da ezagutzera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Aurten HAZI-rekin lankidetzan Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaini du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Orain argazki erakusketa ibiltariak zeharkatuko ditu natura parke guztietako parketxeak irailetik datorren urteko otsailera bitartean.

31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, hilabete honetan zehar Lizarrustiko parketxean egongo da ikusgai, asteartetik igandera 10:30-19:00 ordutegiaren barruan (ikus-entzunezkoa igandeetan ikusi ahal izango da 10:00-14:00 bitartean). Argazki hauek mendiko larreen kontserbazio eta erabileraren arteko harreman estua eta oreka batlortzearen beharra islatu nahi dute. Baita tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ere habitat hauek desagertu ez daitezen.