Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ezkerretik eskuinera, Imanol Agote, Pilar Pulgar eta Bingen Zupiria. IREKIA
Liburuez gain, audioliburuak eta filmak izango ditu eLiburutegiak

Liburuez gain, audioliburuak eta filmak izango ditu eLiburutegiak

15.000 liburu baino gehiago eta 24.000 erabiltzailerekin, «Estatuko liburutegi digital handiena» dela nabarmendu du Bingel Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak

Miércoles, 13 de junio 2018, 19:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zerbitzu berriak eskainiko dizkie aurrerantzean eLiburutegiak erabiltzaileei, liburuez gain 1.600 film eta dokumental eta 600 audioliburu ere izango baititu aurrerantzean. Berritasunak Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu ditu Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, Kultura Ondarearen Garapenerako aholkulari Imanol Agote eta Liburutegi Zerbitzuko arduradun Francisca Pulgar-rekin batera.

Agerraldian azaldu dute Infobibliotecas enpresaren eFILM ekimenarekin sinaturiko akordioak ahalbidetu duela funtsen hazkundea eta dibertsifikazioa. Ffilm eta dokumental horietan euskal zinemagintzak «pisu berezia» izango duela nabarmendu dute. Gainera, eduki digitaleko on line plataforma publiko horrek egokitutako 600 audioliburu ere izango ditu aurrerantzean eLiburutegiak, Daisy formatuan, eta horien erdia euskaraz dago.

eLiburutegiak 15.000 liburu baino gehiago eta 24.000 erabiltzaile ditu, eta iaz, 45.000 mailegu baino gehiago egin zituen. Zenbaki hauei esker, eLiburutegia Estatuko liburutegi digitalik handiena dela nabarmendu du Zupiriak. Haren hitzetan, «apustuak eLiburutegia proiektua bultzatu nahi du eta, era berean, egile eskubideak errespetatuko dituen eduki digitalen kultura kontsumo arautu bat sustatu».

Infobibliotecas enpresaren eFILM ekimenarekin sinaturiko akordioaren arabera, urte amaieran eLiburutegiak 2.000 film izango ditu, eta horietako 300 euskaraz izango dira. Egun 50 bat film daude euskaraz, baina pertsona bat dago eginkizun horretan lanean, lizentziak izapidetuz, euskarazko filmak askoz ere gehiago izan daitezen hemendik gutxira.

Akordioaren bitatez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak mailegu bakoitzaren prezioa ordainduko du, eta mailegu baten batez besteko prezioa 50 zentimokoa da. Honela, mailegua doakoa da erabiltzaileentzat eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere baitan egile eskubideak hartzen dituen prezioa ordainduko du. Sailak 93.000 euroko inbertsioa aurreikusi du urte honetarako, 186.000 mailegu ahalbidetuz. Nolanahi ere, proiektua abiarazi eta ondorengo hiletan aurreikusitako urteko inbertsioa nahikoa den ala ez ikusiko da.

Hiru egun filmak ikusteko

Filmen kasuan, maileguak hiru eguneko epea esleitzen du eta erabiltzaileak nahi adina aldiz ikus dezake filma epe horren barruan. Erabiltzaile bakoitzak astean bi mailegu eskatu ditzake, eta hilean zortzi mailegu, gehienez. Filmek genero ugari hartzen dituzte barne, eta jarraitu den irizpide nagusietako bat kalitatea izan da.

«Liburutegi Zerbitzuko langileen ardura izan da bahetze lana egitea. 9.000 filmetik gorako hasierako eskaintza batetik, 1.600 film aukeratu dira beren kalitatea eta interesari erreparatuz», adierazi du Imanol Agotek.

Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitutako 600 audioliburu ere eskuratu ditu. Liburu horiek Daisy formatuan daude (Digital Accesible Information System-Informazio Sistema Digital Irisgarria). Daisy irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat bereziki pentsatutako sistema bat da, eta testua eta tratamendu berezia duen audioa uztartzen ditu.

Sistemak abantailak ditu, besteak beste, nabigazio malguagoa (kapituluez haraindi, orrialde zehatz batera joateko aukera ematen du);testuaren tamaina egokitu daiteke, baita audioaren abiadura ere erabiltzaile bakoitzaren egoerara; eta irakurketa markak ezartzeko aukera ematen du.

Formatua ikusmen arazoak edo dislexiari loturiko arazoak dituzten pertsonentzat pentsatua dago bereziki, nahiz eta horrelako arazorik ez duten pertsonek liburu hauek maiz erabiltzen dituzten. Halere, liburua erabiltzeko, Daisy formatuko liburuak irakurtzea eta entzutea ahalbidetzen duen aplikazio bat aplikatu beharra dago.

«Apustu honen bidez, kulturaz gozatzeko eta kultura kontsumoa egiteko aukera bermatu nahi diegu biztanle guztiei. Euskadi, honela, bere liburutegi publikoetan ikusmen arazoak eta irakurtzeko arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako mailegu digitalak eskaintzen dituen Estatuko lehen erkidegoa bilakatu da», adierazi du Zupiriak.

Halaber, Agotek azpimarratu duenez, «esfortzu berezia» egin da euskarazko ahots sintetizadorearen kalitatea hobetzeko, Daisy formatuko 600 audioliburu horien erdia euskaraz baitago.

Azkenik, Armiarma web orriarekin sinaturiko akordio bati esker, eLiburutegiak literatura txoko bat sortu du: eGunekoa. Bertan, liburutegi digitaleko erabiltzaileek literatura arloari loturiko pertsonen inguruko efemerideak jasoko dituzte egunero. Egile ezberdinen inguruko erreferentziak argitaratuko dira egunero eta beren lanetara zuzenean sartzeko aukera emango da. Honela, atal berriari esker, «literatura gomendioetatik edukietara zuzenean joateko aukera dago, literatura komunitatearen kultura sustatuz».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios