Liburu elektronikoek lagundu al dezakete paperezkoen salbazioan?

Merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak bultzatu ditu erabakia hartzera/Cervo
Merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak bultzatu ditu erabakia hartzera / Cervo

Elkar liburu-dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote uztailaren 16an, eta abuztuaren 6a izango da liburuak deskargatzeko azken eguna

Uztailaren 16an Elkar liburu-dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote, eta abuztuaren 6a izango da zaleek liburuak deskargatzeko izango duten azken eguna. Hala adierazi du Elkar Taldeak bere webgunean.

Elkar Taldea «aitzindari» izan da liburu elektronikoei dagokienez, bai argitaletxean liburu elektronikoak sortuz, baita «Elkar liburu-dendetan liburu elektronikoak saltzerako garaian ere», azpimarratu dutenez.

«Ibilbide luzea egin dugu, eta hausnarketa luze baten ondorio bezala liburu elektronikoak saltzeari uzteko garaia iritsi da guretzako. Merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak ezinbesteko erabakia hartzera bultzatu gaitu. Hori dela eta, 2018ko uztailaren 16an liburu elektronikoak saltzeari utziko diogula jakinarazi nahi dizugu, eta abuztuaren 6a izango da zure txokotik liburu elektronikoak deskargatzeko azken eguna. Aldaketak onerako direla uste dugu, eta honek gure liburu-dendetako eskaintza, bezero arreta eta etorkizuna lantzeko indar gehiago utziko digula ziur gaude. Azken finean, gure oinarriak gehiago sendotzeko», adierazi dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos