Borrar
Hedoi Etxarte, 'Izen baten promesa' liburua aurkeztu aurretik. Ivan Montero
Hedoi Etxarte | 'Izen baten promesa'

Ustez ezagutzen zena benetan ezagutzeko bidaia, hau gandu artean bada ere

Aitaren hiletan oihu baten izandako akatsak haren bizitzari buruz, «Aitor gazteari buruz» gehiago jakitera bultzatu zuen Hedoi Etxarte. 'Izen baten promesa' (Susa) da emaitza

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 9 abendua 2025, 07:59

Comenta

Bilaketa prozesuak ez dira errazak, are gutxiago « hasieratik beretik aurkitu nahi den hori ez dela aurkituko jakinda» abiatzen direnak. Nolabait «gandu artean ikusteko saiakera» dira, Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak esan bezala, eta halako bat abiatu du Hedoi Etxartek bere lehen eleberrian, 'Izen baten promesa' (Susa), aita zuen Aitor Etxarte Berezibarren bizitzaren nondik norakoak osatzen saiatu denean. «Ustez ezagutzen genuen pertsona bat ezagutzeko saiakera, ezinezkoa dela jakin arren».

Liburuaren ernamuina eta abiapuntua akats bat da, une deserosoak edo bestelako bideak sor ditzakeen horietako bat. Aitorren hiletan «Gora Liga Komunista Iraultzailea!» bota ostean LKIko militante beharrean Komunisten Ligakoa zela esan baitzioten. «Aitorren bizitzaren zati bat ezagutzen ez duela ikusteak eramango du idazlea Aitor gazteari buruz gehiago jakin nahi izatera, oinordetzan pentsatzera eta Aitorren gaztaroko hitzak biltzera», aurreratu zuen Ziluagak.

Etxartek esan bezala, 'Izen baten promesa'-k bi garai kontatzen ditu, batetik «1970eko politika iraultzailearenak Iruñerrian»; eta, bestetik, «istripuz Covid19arekin hil osteko doluarenak». «Nik ez dut uste liburu bakar batean dagoenik egia, baina uste dut liburuetan dagoela. Nik liburuetatik eta liburuez hitz egitetik ikasi dut. Nobelan hori dago: nola ikasi dudan dolua egiten eta zerk balio izan didan, eta noraino. Baina bereziki pertsonak daude, pertsonaiak. Azken bost urteetan ezagutu ditudanak. Haiei esker ezagutu dut Aitor»

Era horretan, nolabait biak elkarrekin elkarrizketan daude, baina ez dialektika hori ez da konfrontaziotik planteatu. «Liburua oso zehatza da, nire ahotsak hitz egiten du doluaz hitz egiteko. Eta nire ahotsa funtsean aurretik egon zirenen ahotsak dira».

'Izen baten promesa'

'Izen baten promesa'
  • Egilea: Hedoi Etxarte.

  • Argitaletxea: Susa.

  • Orrialdeak: 288.

  • Prezioa: 21 euro.

Hala, ostean egindako ikerketaren emaitza bi motatako 27 ataletan jasoko du irakurleak, bakoitietan «aitaren aitaren heriotzaren doluak ekarritako pentsamenduak» nagusi izanik; bikoitietan, aldiz, Aitorren gaztetako lagunak, maitaleak, militantziako kideak mintzo dira. Atal honetan, noski, hainbat gai txertatzen dituzte: frankismoa, militantzia politikoa, artea, sexu desira eta harreman askeak, gurasoen mundua apurtzeko nahia, poliziaren indarkeria, emakumeen greba ahaztuak, etab.

Bost urte eraman ditu Etxartek ekinean eta pertsona «asko» ezagutu ditu eta haiei esker ezagutu du Aitor, «nor zen aita izan aurretik». Txikitako lagunak, bikotekide eta maitale izandakoekin mintzatu da. Hori bai, lekukotza horiek liburuan «pertsonaia» bezala islatu dituenak. «Liburu hau barne solasaldi bat da: bizitzei buruzkoa, bizitzaren zentzuari buruzkoa zuztarreko aldaketen ostean. Iragana berrirakurtzeko ariketa bat da: iragana idatzi, berridatzi eta asmatzeari buruzkoa».

Lopez Ziluagak iritzi zuen dolua «hainbat gauzetan pentsatzeko akuilua» izan dela Etxarterentzat, besteak beste aipatutako oinordetza, baina baita nola eragiten duen familia jakin batean jaiotzeak, hildakoekin den lotura, etab.

Agerraldian Lopez Ziluagak esan bezala literaturan lehenago ere kaleratuak ditu hiru poema-liburu -'Suzko liliak', 'Sinplistak' eta 'Sortaldekoak'- eta 'Ihes ederra' nobela grafikoa Alain Urrutiaren ilustrazioekin. Hain zuzen, azala harena da Mikel Alonso eta Aitor Etxarteren argazkiak erabilita.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ustez ezagutzen zena benetan ezagutzeko bidaia, hau gandu artean bada ere

Ustez ezagutzen zena benetan ezagutzeko bidaia, hau gandu artean bada ere