

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Viernes, 9 de febrero 2024, 16:15
Egileei «anbizio handiagoko» edo «konplexutasun handiagoko» proiektuari ekiteko baldintzak emateko asmoz jaio da Xabier Lete Beka. Euskarazko literaturan sendotze prozesuan dauden idazleei bideratua, deialdia urtean behin izango da eta onuradunak 70.000 euroko laguntza jasoko du. Hau da, gutxienez eleberri bat euskaraz argitaratu eta merkaturatu dutenak aurkez dezakete euren hautagaitza apirilaren 9ko eguerdiko 13:00ak arte eta, trukean, dedikazio esklusiboa eskaini beharko diote urtebetez.
Oinarrietan zehaztua dagoenez autoeditatutako lanak, edizio fisikoan nola digitalean, kanpo geratuko dira. Era berean, hautagaitzak pertsona fisikoek soilik aurkeztu ahalko dituzte, betiere adin nagusikoak badira eta lan bizitzako aldian badaude. Bi erakunde sortzaileek, Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak, izendatutako adituen batzordeak baloratuko ditu bi aldagai kontuan izanda: proiektuaren kalitatea, batetik, (%60) eta egilearen curriculuma, bestetik (%40). Ebazpena uztailaren 15ean argitaratuko da, gehien jota, bien webgune ofizialean.
«Beren talentu literarioaren garapena errazteko eta beren ibilbide literarioan aurrerapen argia ahalbidetzeko» helburua du Xabier Lete Bekak eta oraingoz lau urterako hitzarmena da sinatutakoa -2024, 2025, 2026 eta 2027- eta beste lau urterako luzatzeko atea irekitzen du, hau da, 2031 arte. Baldintzetan zehaztua dagoen bezala idazlea izango da lanaren jabea.
Xabier Lete Bekaren aurkezpen ekitaldian izan dira Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Silvia Churruca BBVA Fundazioko Erakunde Harremanetarako zuzendaria. Nabarmendu dutenez talentu sortzailea bultzatzeko, irakurketa sustatzeko eta euskarazko edukiak sortzeko duten konpromisoaren emaitza da proiektua.
Zupiriak «gizarte aurreratu bat eraldatzeko ardatzetako bat talentu literarioa, sorkuntza eta sormena sustatzea» dela adierazi du eta ildo horretan akordioa«mugarritzat» jo du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak talentuaren eta, zehazki, euskarazko literatura sorkuntzaren aldeko apustuan. Bere aldetik, Churrucak «poza» azaldu du «kultur sorkuntza erraztean» lagunduko dutelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.