Urruzuno literatur lehiaketako sariak banatu dituzte
Lau hamarraldi igarota, lehiaketaren helburuak berdina jarraitzen du izaten, euskara batuan idaztea, ikasleek literatur testuak idaztera bultzatzea
J. Agirre
Lunes, 23 de junio 2025, 12:32
Eusko Jaurlaritzak Urruzuno literatur lehiaketako sariak banatu ditu Donostiako Miramar Jauregian izandako ekitaldian. Urtemuga berezia izanik -40 urte-. Xabier Gantzarain idazle eta kultur eragileak gidatu du, bera ere Urruzunoko sari duna izan zena bere garaian. Gazteentzako Urruzuno literatur lehiaketa literatur zaletasuna eta sorkuntza bultzatzeko asmoz sortu zen 1986an. Ordutik hona, komunitate esanguratsua eratu da partaideen artean, idazle, kazetari eta euskal kulturako izen handiak barne.
Aurtengo garaileak hauexek dira: Mara Albistur Gurrutxaga (Orereta Ikastola, Errenteria), Naroa Asensio Gaston (Aita Larramendi Ikastola, Andoain), Elene Azurmendi Larrion (Beasain, BHI/ Beasain), Araitz Bastegieta Bidaguren (Gernika BHI, Gernika-Lumo), Jone Berrizbeitia Munitxa (Ibaizabal Ikastola, Durango), Maider Cabezas Fuentes (Itxaropena Ikastola, Trapagaran), Jasone Gabiria Mendiolea (Arratia BHI, Igorre), Enara Gallastegi Barrenetxea (Arratia BHI, Igorre), Irati Gallastegi Molero (Fray Juan de Zumarraga BHI, Durango), Iñigo Gómez Rodriguez (San Vicente de Paul ikastetxea, Barakaldo), Aiora Jauregi Pagalday (Beasain BHI, Beasain), Aichatu Lamin Nafa (Miguel de Unamuno BHI, Vitoria-Gasteiz), Gara Medrano López (Botikazar BHI, Bilbo), Haizene Merino Perez (Ander Deuna Ikastola, Sopela), Izaro Pagalday Aburto (Lauaxeta Ikastola, Amorebieta-Etxano), Uxue Piris Palomero (Herri Arte Eskola, Errenteria), Joanes Plazaola Ricondo (Urretxu-Zumarraga Ikastola, Urretxu), Ioritz Ramos Otxoa (Orereta Ikastola, Errenteria), Katalin Respaldiza Urigoitia (Arratia BHI, Igorre), Garazi Retegi Egia (Fray Juan de Zumarraga BHI, Durango), Leire Sarasola Auzmendi (Beasain BHI, Beasain), Aixa Vilas Moreno (Herri Arte Eskola, Errenteria) eta Alain Waliño Etxabe (Zumaia BHI, Zumaia).
Lau hamarraldi igarota, lehiaketaren helburuak berdina jarraitzen du izaten, euskara batuan idaztea, ikasleek literatur testuak idaztera bultzatzea, euskarazko terminologia berria sortu zein erabiltzea eta euskal literatur zaletasunaren berpizkundea. Helburu horiek guztiek, era berean, hizkuntza-gaitasunen garapena sendotzen laguntzen dute, hezkuntza arrakastaren oinarri gisa.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak aitortza egin nahi izan die Urruzuno literatur lehiaketaren sortzaileei eta gogorarazi duenez, gizartea asko aldatu da ordutik, konplexuagoa eta anitzagoa baita. Edonola ere, «zorionez, zuen, gazteon begirada eta zer-esan oinarrizkoak berdinak badira ere… Badira berri sumatzen ditugun paisaia, kolore, sinesmen eta harremanak… zuen literatur testuetan. Idazleen erreferentzia berriak, hizkuntza eta kultura berriekiko keinu inspiratzaileak, maitasun harreman anitzagoak, janzkerak, usainak, mugimenduak, min eta ezin zahar-berriak… munduari begiratzeko modu berri horiek agertzen dira XXI. mendeko Urruzuno lehiaketaren testuetan».
Urte hauetan guztietan, Urruzuno belaunaldi askoren talentua eta sormenaren abiapuntu izan da. Saritu asko euskal kulturaren erreferente bihurtu dira: Alaine Agirre, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Igor Estankona, Miren Gorrotxategi, Peru Iparragirre, Mikele Landa, Ana Malagon, Xabi Paya, Aitor Sarriegi, Itziar Ugarte, Leire Vargas, Harkaitz Zubiri.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.