Borrar
Irakurlee 2025 Gida

Udari begira, adin guztietarako gomendioak

Donostia Kulturak 2023an argitaratutako 104 liburu proposatu ditu, 52 hizkuntza bakoitzean; 60 haurrentzat eta 34 helduentzat

DV

Lunes, 23 de junio 2025, 12:16

Azken urteotan bezala, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak udari begirako liburuen gomendio gida aurkeztu du. Orotara 104 izenburu aukeratu dituzte, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak, guztiak 2024an argitaratuak. Gida fisikoan zein digitalki kaleratu da, lehena Donostia Kulturako liburutegietan eta kultur etxeetan eskuratu daiteke; eta bigarrena PDF formatuan.

Aukeratuak izan diren izenburu guztiak, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak, Udal liburutegien Sarean eskuratu daitezke eta bazkideek maileguan hartu eta erreserbak egiteko aukera dute. Horretaz gain, eLiburutegia plataforma digitalean eskuragarri dauden liburu elektronikoen aukeraketa egin da gidan, norberak bere gailuan deskargatu eta pantailan irakurri ahal izateko.

Bi euskarrietako lehen atalean haurrentzako 64 liburu jaso dira, 32 euskaraz eta 32 gaztelaniaz, hauek ere adin-tarteengatik azpi sailkatuta: 0tik aurrera bebeteketan eskuragarri dauden liburuak, 5etik aurrera irakurketa informaleko gunean aurkitu daitezkeenak, 8tik aurrera liburu-bizkarrean ageri den pegatina gorriagatik bereizten direnak eta 12 urtetik aurrera pegatina horia dutenak. Ostean, helduentzako 40 liburu daude, 20 euskaraz eta beste 20 gaztelaniaz, guztiak narrazio generokoak.

Azkenik, eduki digitalen irakurketa errazten duen eLiburutegia plataforman 9 libururen hautaketa bildu da, euskaraz eta gaztelaniaz.

Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariak

Horretaz gain, Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarietako 57. edizioan hautatutako kontakizun eta antzerki liburuak daude ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udari begira, adin guztietarako gomendioak

Udari begira, adin guztietarako gomendioak