'Poema bat da herri hau!'

'Poema bat da herri hau!'

'Afoniak', 'Etxera bidean', 'Poema bat da herri hau!' eta 'Douvosin Kapitainaren malura' astelehenean Sarako Biltzarrean

EL DIARIO VASCO

Astelehenak —apirilak 22—, egitarau anitza eskeindu zigun Sarako Idazleen Biltzarrak bigarren egunean:

Itxaro Bordak eta Severine Dabadie argazkilariak 'Poema bat da herri hau!' liburua aurkeztu zuten dute 15:00etan.

Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' idazleak 'Etxera bidean' eta Kepa Altonagak berriz 'Douvoisin kapitainaren malura' aurkeztu zuten 15:30etan.

Xabi Erkizia, Arantxa Iturbe eta Lucas Rullok berriz idazleen ahotsak bilduz sortutako 'Afoniak' emanaldi berezia eskaini zuten 16:00etan.

Astearte hontan, berriz —hilak 23—, Itziar Madinak XXI. mendeko euskal literatura aztertuko du 09:30etan, egunari hasiera emanez. Ondoren, Garbiñe Ubeda eta Peru Iparragirrek hitzaldi bana eskainiko dute idazle elkarteari buruz, 11:00etan. Euskarazko irakurketa nola sustatu asmatzen saiatuko dira ere, bazkaolstean, Lierni Arizaga kazetaria, Maider Bexagar liburuzaina, Peio D'Uhalt editorea, Lucien Etxezaharreta idazlea eta Maiatz argitaletxeko kidea eta Baionako Mediatekako Gilles Riviere liburuzaina, 15:30etan.