Aitziber Raya eta Gotzone Butron, agerraldian. Pamiela
'Orkestra zooragarria'

Musikaz maitemintzeko «ipuin zoragarria»

Gotzone Butronen eta Aitziber Rayaren 'Orkestra zooragarria' albumak lortu du Album irudidunentzako XIX. Etxepare Saria

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 30 de octubre 2025, 14:25

Hainbat zentzumenekin irakurri eta gozatzeko lana da Gotzone Butronek eta Aitziber Rayak ondutako 'Orkestra zooragarria' (Pamiela) album ilustratua, pasa den ekainean jakinarazi zena Album irudidunentzako XIX. Etxepare Saria eskuratu zuela eta astearte honetan Iruñean aurkeztua. Musika klasikora, zehazki kantura, hurbiltzeko narrazioa da, lau urtetik gorako haurrei bideratua, eta irudi zein testuek erakusten dutena osatzeko QR batzuk txertatu dituzte istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. «Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio», iritzi zuten.

Publicidad

«Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena -ederra da gizakiak eta piztiak harremanetan jartzea, biak mundu paraleloetan egokitu beharrean-. Eta, beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, ausardiaz eskaini ere», iritzi zuten.

'Orkestra zooragarria'

  • Egilea: Gotzone Butron.

  • Ilustratzailea: Aitziber Raya.

  • Argitaletxea: Pamiela.

  • Orrialdeak: 44.

  • Prezioa: 16 euro.

Izan ere, Laura Esquivel idazleak 'La ley del amor' nobelan egin zuen bezala, argumentuaren haria partitura bat da. Orotara hiru dira abestiak irakurri ahala «gozatzeko». «Agian horixe da albuma ongien deskribatzen duen aditza, funtsean, egileek testu-ilustrazio eder eta bihurrien bitartez, orekan eta harmonian, horixe eskaintzen digutelako: gozamena», xehatu zuten.

Mozart, Puccini eta Strozzi klasikoen ariak jasoko ditu irakurleak, modu oso arinean, kontakizun dibertigarriaren bitartez, ilustrazio freskoekin, umore askorekin. «Askatasunaren aldarria» da. Interesgarria da baita ipuinean zehar egiten diren toki, hizkuntza eta kultura aniztasun keinu horiek guztiak ikustea, hori dena haurren heziketa ez tradizional batekin bateragarria dela erakustea, edo musika garaikidea zer den azaltzeko erabiltzen duen modu xume baina nahiko hortaz jabetzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad