'BA edo munduen arteko oreka' liburua aurkeztuko dute ekainaren 21ean Euskal Itsas Museoan

Aurkezpeneko kartela./Itsasmuseoa.eus
Aurkezpeneko kartela. / Itsasmuseoa.eus

Gorka Garmendia eta Joseba Urretabizkaia egileek aurkeztuko dute Donostiako Museoan, 19:00etan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Ekainaren 21ean, ostirala, Donostiako Euskal Itsas Museoan Gorka Garmendia eta Joseba Urretabizkaiaren 'BA edo munduen arteko oreka' liburuaren aurkezpena egingo dute. Egiazko gertakarietan oinarritutako eleberri historikoa da, 500 aleko lehen edizio batean argitaratuko dena, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere, Garmendiaren testu eta Urretabizkaiaren argazki eta diseinuarekin.

XVI. mendeko hastapenetan kokatzen da istorioa: iritsi berriak ziren inkisidoreek gure erlijio zaharreko emakumezko apaiz batek zaintzen omen zuen BA izeneko hiru dimentsioko ate baten bila hasi ziren Aralar mendilerroan. Emakume hauek inoiz existitu ez zirela pentsatu izan den arren, Garmendiak aurkitu zituen.

Maria de Intza izenez ezaguna zen gure emakume apaiza. Menderagaitza eta nekagarria izan arren, bere garaian hain ohiko ziren salaketek egoera bereziki zaurgarrian utzi zuten, 13 urte zituenean hamaika ezbehar leporatu ziozkiotelarik. Benetan bizi izan zela itsu-itsuan sinisten dutenak kondaira hutsa dela sinisten dutenak bezain beste dira baina, dena delakoa, bere izena Inkisizio Santuaren artxiboko dokumentuetan azaltzen da, 1595 urtean Araitzeko ibarran eman zen sorginkeriaren aurkako prozesuan.

Gure ahozko tradizioan barneratuz eta eremu geografiko horretan kokatzen ziren baserrien ganbaratan aurki daitezkeen objektu etnografikoak aztertuz emakume hauen memoria berreskuratzen saiatu dira egileak, emakume hauek gizartean galdu zuten duintasuna erreparatu nahian. Haien ondorengoen testigantzari esker osatu ahal izan duten BA izeneko istorio hau egiaz gertatu zena omentzeko eta argitzeko saiakera bat nahi du izan.

Urteetan zehar egindako ikerlanaren emaitza aurkezten digute egileek, eta emakumeen begirada subjetiboez baliatuz errealitatean zer gertatu zen kontatzen digu: haien ahozko tradizioaren sekretua, soinu aurre-indoeurpearren arima, biltzeko erabili ohi zituzten tokiak, Akelarre hitzaren egiazko esanahia... Oro har, askatusunaren eta lurra eta haren jatorria sentitzeko modu propio eta mugagabe baten beharraren aldarria da, iraganeko, egungo eta etorkizuneko emakumeen aldeko oda bat bezain beste .