'Moby Dick' liburua igandean aurkeztuko dute Ur Maran

Juan Gartzia eta Balea Zuria argitaletxeko kide bat izango dira Alkizan 12:00etan

J. A.

Miércoles, 24 de septiembre 2025, 12:27

Juan Garzia itzultzaileak 'Moby Dick' klasikoa «urte luzeetako lanaren ondoren» amaitu zuen Balea Zuriarentzat, nahi izango zukeena baino gehiago agerraldian azaldu zuenez. Hori bai, aho-zapore gazia baino gozoagoa utzi zion jardunak, aurkezpenak egiteko grina bete-betean mantentzen baitu. Oraingoan Alkizako Ur Mara museoan izango da irailaren 28an 12:00etan. Antolakuntzak azpimarratu duenez, aforo mugatua izango denez, aurrez izena eman beharko da urmara.alkiza@gmail.com helbidera idatziz.

Publicidad

Hantxe izango dira bai Gartzia zein Balea Zuria argitaletxeko kide bat liburuaren xehetasunak azaldu eta itzulpen prozesuaren xehetasunak kontatzeko. Hori gutxi ez, jarraian mokadua ere izango da eta nahi duen ororentzat 'Community food' aukera beganoa izango da 20 euroko prezioan. Izena emate berean azaldu beharko da berau nahi dela.

Herman Melvilleren 'Moby Dick' lan ezaguna euskarara itzulita maiz liburuaren harira zabaldu diren gaizki-ulertu eta aurreiritziei erantzun nahi izan diete «gazteentzako abentura-liburu fantasiatsu bat baino ez dela, liburukote aukeran luze-bihurriegi, kontu eta orrialde mordoa sobera dituena», besteak beste.

Balea Zuriako kideek literaturaren klasiko handienetakoen artean kokatu dute, «nobelarik enblematikoenetakoa» dela azpimarratuz. Hala ere, hitzaurrean itzultzaileak esaten duen bezala, lehenik eta sakonenik, poeta zen Melville. «Poeta, ez alferrik eredu zuen harako beste erraldoi hura bezala -Shakespeare–-; poeta, alegia, hitzaren jatorrizko zentzutik hasita: sortzaile. Sortzaile hitzezko bikain (eledun irudimentsu) eta, biak ala biak, hitz-sortzaile itzel (irudimendun eletsu)», dio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad