Borrar
Las diez noticias de la jornada
Miren Amuriza, 'Pleibak' liburuaren aurkezpen egunean. Gorka Estrada
2024ko 111 Akademiaren saria

Miren Amurizaren 'Pleibak' hautatu dute irakurleek

Ekainaren 5ean jasoko du saria, Amasako Hika txakolindegian ospatuko den ekitaldian

Jon Agirre

Donostia

Martes, 20 de mayo 2025, 12:42

Miren Amuriza idazle eta bertsolariaren 'Pleibak' (Susa) eleberriak irabazi du 2024. urteko 111 Akademiaren saria, ebazpena egiteko antolaturiko bozketa txandetako hirugarrena amaitu ondoren. Azken honetan Unai Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima' (Susa) eleberriarekin lehiatu da eta gehiengoa eskuratuta datorren ekainaren 5ean jasoko du saria, Amasako Hika txakolindegian ospatuko den ekitaldian.

Bi neska neraberen, narratzen duen Jone eta 'hartzaile' duen Polly Pocket, adiskidetasunari buruzko testuan, gainera bestelako euskara darabil idazleak. «Hizkuntzarekin egin nahi nituen proba batzuei bueltaka hasi nintzen; eta batez ere, euskaraz liburuan dagoen moduko erregistro bat bilatzen saiatu nahi nuen; hau da, ahozkotik oso hurbil egongo zena eta gaztetxo batzuen hizkuntzatik oso hurbil egongo zena ere bai», azaldu zuen egileak.

Amurizaren bigarren eleberria da eta prentsaurreko agerraldian azaldu bezala, liburuaren aurkezpena egiteko bertso-saio literarioak antolatu ditu hainbat bertso-lagunekin

Apirilean jakinarazi zuen akademiak bost finalistak aipaturiko biak, Joxean Agirreren 'Gizon barregarriak' (Elkar), Uxue Alberdiren 'Hetero' ipuin-bilduma (Susa) eta Beñat Sarasolaren 'Coca-cola bat zurekin' (Susa) zirela, 218 akademiakideek euren ustez 2024. urtean euskaraz argitara emandako literatura lanen uzta osoan «gogokoen» gertatu zaienaren aldeko botoa eman ostean ez zelako obrarik gailendu botoen %40tik gorakoarekin -hori da oinarrietan zehaztutako minimoa-. Antzerako gertatu zen apirila amaieran egindako bigarren bozketan eta orduan sailkatu ziren hirugarren lanerako Amurizaren eta Elorriagaren lanak.

Aurtengoa Euskal Herriko irakurleek ematen duten sariaren hogeita bederatzigarren edizioa da, 1996an jarri zuen abian Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Beterriko Liburua literatur aipamena, gerora aipatutako garaikurra bihurtu zena, euskal irakurleari literaturaren plazan hitza eta protagonismoa eman asmoz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Miren Amurizaren 'Pleibak' hautatu dute irakurleek

Miren Amurizaren 'Pleibak' hautatu dute irakurleek