Borrar
Miren Amurizaren eta Unai Elorriagaren eleberrien artean hautatuko dute hirugarren txandan
111 Akademia saria

Miren Amurizaren eta Unai Elorriagaren eleberrien artean hautatuko dute hirugarren txandan

Lehen bi bozketan hautagaiek %40a ez dute lortu eta hirugarrenean 'Pleibak' (Susa) eta 'Franceso Pasqualeren Bosgarren arima' (Susa) artean hautatu beharko dute 218 kideek

Jon Agirre

Donostia

Martes, 29 de abril 2025, 18:33

Lehen biak egin, 2025eko 111 Akademiaren saria 2024an argitaratutako zein liburuk jasoko duen jakiteko hirugarrena egin beharko da. Astearte honetan jakin du antolakuntzak bigarren txandan hautagai zirenen artean ez dela izan botoen %40a jaso duenik -hala zehazten dute oinarriek- eta, beraz, azkenean erabakiko da. Ostean, dena ondo bidean, maiatzaren 19ra aldera emango da saria.

Lehen txandan 218 akademiakideek martxoaren 28a arte izan zuten euren ustez 2024. urtean euskaraz argitara emandako literatura lanen uzta osoan «gogokoen» gertatu zaienaren aldeko botoa emateko. Zerrendatutakoetatik ez zenez obrarik gailendu botoen %40tik gorakoarekin -hori da oinarrietan zehaztutako minimoa-, bost hautatu igaro ziren bigarren bozketa txandara: Miren Amurizaren 'Pleibak' (Susa), Joxean Agirreren 'Gizon barregarriak' (Elkar), Unai Elorriagaren 'Franceso Pasqualeren Bosgarren arima' (Susa), Uxue Alberdiren 'Hetero' ipuin-bilduma (Susa) eta Beñat Sarasolaren 'Coca-cola bat zurekin' (Susa).

Horietatik, esan bezala, ez da izan gutxienez botoen % 40a bere alde izan duenik saridun izendatua izateko eta, horrenbestez, botorik gehien jaso duten bi obrek egin dute aurrera eta bi obra horien artean erabakiko dute akademiakideek. Hain zuzen Miren Amurizaren 'Pleibak' (Susa) eta Unai Elorriagaren 'Franceso Pasqualeren Bosgarren arima' (Susa).

Aurtengoa Euskal Herriko irakurleek ematen duten sariaren hogeita bederatzigarren edizioa da, 1996an jarri zuen abian Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Beterriko Liburua literatur aipamena, gerora aipatutako garaikurra bihurtu zena, euskal irakurleari literaturaren plazan hitza eta protagonismoa eman asmoz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Miren Amurizaren eta Unai Elorriagaren eleberrien artean hautatuko dute hirugarren txandan