

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Lunes, 28 de abril 2025, 15:37
Idazteagatik jazarriak diren edo izan diren idazleak gogoratzeko asmoa duen 'Literatura jazarriak' zikloa maiatzaren 8tik 29ra izango da, Donostian, eta lau idazle oroitzeko hitzaldietan beste hainbeste gonbidatu izango dira. Kronologikoki zerrendatuta, Miguel Unamuno, Lu Xun eta Shen Congwen, Irène Némirovsky eta Heberto Padilla izango dira protagonista, hurrenez hurren Itxaro Borda, Maialen Marin-Lacarta, Mathilde Tremblais eta Francisca Noguerolen eskutik. Zikloaren hirugarren deialdiko lau zitak ostegunetan izango dira, 19:30ean hasiz, Liburutegi Nagusian (San Jeronimo).
Estreinako hitzaldian Unamunok Hendaian (1925-1930) igarotako tartea izango du mintzagai Itxaro Borda idazle, itzultzaile eta euskaltzainak. Borondatezko erbeste hartan Hotel Brocan bizi izan zen eta bertatik Alfontso XIII.a erregeari eta Primo de Rivera diktadoreari buruz idatzi zuen modu kritikoan eta bisita mordoa jaso bazituen ere, herrian apenas oroitzen da.
Txinatar literatura izango du mintzagai Marin-Lacarta, hizkuntza hartako literaturako itzultzailea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak. 'Lu Xun y Shen Congwen: dos caras de la modernidad literaria china' hitzaldian 1920ko eta 1930eko hamarkadetan bultzatzaile izan ziren bi sortzaileak azalduko ditu, euren eragina, testuingurua eta bizipenak.
Ildo beretik, maiatzaren 22an Némirovskyren (1903-1942) bizitza izango du mintzagai Mathilde Tremblais, ikertzailea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak. Ukrainan jaioa, Errusiako iraultzatik ihes egin ondoren Parisera ihes egin zuen eta han garatu zuen jardun literarioa, harik eta Auschwitzera deportatu zuten 1942ko uztailean, eta han hil zen hurrengo hilabetean.
Francisca Noguerolek izango du zikloa ixteko ardura maiatzaren 29an. Ikertzailea, Literatura Hispanoamerikarreko katedraduna da eta akademikoa Espainieraren Ipar Amerikako Akademian, 'Un payaso de nailon que enreda y trueca las consignas: el caso Padilla' hitzaldian ertz anitzak planteatuko ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.