Borrar
Mariasun Landa, uda honetan UPV/EHUko udako ikastaroetan eskainitako ikastaro-tailerrean. Gorka Estrada
Mariasun Landa, 'Mintza Lagun Diálogos' zikloaren protagonista
'Barne bestiario ttipia'

Mariasun Landa, 'Mintza Lagun Diálogos' zikloaren protagonista

Idazleen iruditeria zeharkatu eta bizi duten barne munduan sakonko da 'Barne bestiario ttipia' programan

J. A.

Miércoles, 29 de enero 2025, 16:08

Mariasun Landa idazle ezaguna, Vilma Coccoz bidaide duela, izango da 'Mintza Lagun Diálogos' zikloaren protagonista dazleen iruditeria zeharkatu eta bizi duten barne-munduan sakontzeko aukera eskainiz publikoari. Topaketa 19:00etan hasiko da, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko areto nagusian; euskaraz egingo da, eta gaztelaniarako aldi bereko itzulpena izango du.

Mariasun Landa Etxebeste Filosofia eta Letretan lizentziatua da. 2015era arte EHUn Literaturaren Didaktikako irakaslea izan zen. Egile moldakorra da eta hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzulitako euskarazko Haur eta Gazte Literaturako lanarengatik ezaguna da.

Urtarrilean hasi den 'Mintza Lagun Diálogos' ekimenaren edizio berriak zortzi saio gehiago izango ditu datozen hilabeteetan. Hurrengoa otsailaren 18an izango da David García Asenjo eta Nuria Prieto arkitektoekin. 'La arquitectura ante los retos del calentamiento global' gaia jorratuko dute: zein materialekin, zein diseinurekin eta zein egiturarekin egin ahal izango diogun aurre hobeto klima aldaketaren erronkei.

Bi egun beranduago, otsailaren 20an, Javier Echeverría Ezponda idazle eta filosofoak 'Colonizaciones tecnológicas de las ciudades' saioa eskainiko du; martxoaren 20an Silvia Garcíak 'Salud mental: visibilización, redes de apoyo y ciudadanía' hitzaldia emango du; apirilaren 8an turismoa hizpide izango dute Josu Iztueta bidaiariak eta Ander Izagirre kazetari eta idazleak;

Ramón Andrés poeta eta saiogileak 'El silencio a un paso del mundo' saioa eskainiko du maiatzaren 22an eta zikloa Laura Fernández idazleak eta Desirée de Fez zine kritikariak itxiko dute '¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?' jorratuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mariasun Landa, 'Mintza Lagun Diálogos' zikloaren protagonista