Literaturia jaialdiaren edizio berria ospatuko da Zarautzen 'Zu naiz, ni zara' leloarekin

Beste edizioetako argazkia. /Amaxkar / DV
Beste edizioetako argazkia. / Amaxkar / DV

Maiatzaren 10etik 12arte, liburu azoka, emanaldiak eta liburu-aurkezpenak egingo dituzte jaialdiaren baitan

EL DIARIO VASCO

Urtero bezela, Euskal Letren Plaza deritzona ospatuko da Zarautzen, maiatzaren 10etik 12arte. Larrabetzun sortu zen egitasmoa, 2008an, eta 2014tik Zarautzen egiten da, Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta.

Euskal literatura sustatzeko helburua du, eta hiru printzipiotan oinarritzen da: literatura da ardatza, euskaraz sortua edo euskarara ekarria, eta herritik eta herrirako egina. Hiru hankatan bermatzen da, halaber: liburu-azoka, liburu-aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak.

Hiru Damatxo komunikazio zerbitzu kooperatibak argitaratu berri duen teaserra da —hemen ikusgai— aurtengo edizioaren inguruan dakigun gauza bakarra.