

Secciones
Servicios
Destacamos
n. azurmendi
Miércoles, 9 de noviembre 2022, 17:38
Azken bizpahiru urteotan egunkari eta aldizkarietan idatzi diren zutabe gehienak estuki atxiki zaizkio errealitateari. Aritz Galarraga (Hondarribia, 1980) orain hiru urte hasi zen Argia aldizkarirako idazten 'Humanitatearen une gorenak' zutabea, bere buruarekin «aktualitateaz ez hitzegiteko konpromisoa» hartuta. Humanitatea bere une gorenean azaltzen zaigun eguneroko «gauza txiki eta gorabehera ezdeusez» idatzi zuen, erreparatuz batik bat «giza-jendearen gauza eta ekintza ez bereziki loriosoei».
Zutabe horien hautaketa bat –150 inguru idatzi zituen, 101 jaso dira– 'Humanitatearen une gorenak' (188 orrialde, 18,40 euro) liburuan jaso ditu Alberdania argitaletxeak, non editore lanak egin ohi dituen Galarragak. Argitaletxeko Jorge Giménez Bechekin eta oraingoan editore aritu den Gorka Bereziartua kazetariarekin partekatu du egileak asteazken honetan sailkatu behar izatekotan saiakera literario edo «idazle baten dietariotzat» jo daitekeen liburu sailkagaitzaren aurkezpena.
Galarragak azaldu duenez, zutabeek berehala hartu zuten norabide propioa: «Beste gauza bat bilakatzen hasi ziren. Hasieran ziren estanpa modukoak, kostunbristak, ia-ia iruzkin jokosoak, baina oso azkar hasi ziren bilakatzen irakurtzen nituen gauzen inguruko zutabeak». Era berean, luze gabe hasi ziren tankera berezia hartzen, «liburu bat osatzen joango balitz bezala».
Liburua osatzeko, baina, ezinbestekoa izan da Bereziartuaren «edizio lan zorrotza». Zutaberen batzuk kanpoan gelditu dira, beste zenbait ukitu egin dituzte, osotasunaren mesedetan, eta emaitza izan da hasi eta buka zein saltoka irakur daiteken liburua. Testuetan barrena mugitzeko oso lagungarria izan daitekeen aurkibide analitikoa prestatu dute, eta bibliografia zabala ere bai. Azken batean «irakurritako liburuez» hitz egiten duten testuak dira, «azken hiru urte hauen kronika, literaturaren iragazkitik pasatua», eta baita «literaturaren erreibindikazioa ere», ez baita helduleku makala garaioi aurre egiteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.