Borrar
Liburu Gaztea booktrailer egitasmoa, azken txanpan

Liburu Gaztea booktrailer egitasmoa, azken txanpan

DV

Miércoles, 29 de enero 2025, 15:58

Gazteen artean irakurzaletasuna eta liburuekin harremantzeko ohitura sustatzea helburu duen Liburu Gaztea booktrailer egitasmoak azken martxari ekin dio. Ikastetxetako ikasle-taldeen bideoak jaso ostean, lehiaketan izenik eman ez duten 12-16 urte bitarteko gazteak 'Norbanakoen kategorian' parte-hartzeko oraindik garaiz dira, martxoaren 3a arte izango baitute epea.

Horretarako, Liburu Gaztea webguneko ezinbestekoen zerrendako liburu bat irakurri, gidoia prestatu eta booktrailer bat sortu beharko dute. Egun horretatik aurrera, epaimahaikideek booktrailerrak aztertuko dituzte eta ekaina hasieran jakinaraziko dute haien erabakia.

Norbanakoka aurkezten diren gazteen artean honako sari hauek banatuko dira. Batetik, epaimahaiaren saria, hau da, E-reader bat, bloger bat izateko set-a (tripodea, foko eta mikroarekin) eta 150 euroko bonua liburu eta diskoetan gastatzeko.

Bideoak egiteaz gain, erabakitzeko unean gazteek ere ahotsa izango dute publikoaren saria hautatzerakoan eta honek Escape room baterako pasea 4/5 pertsonentzat eta 100 euroko

bonua liburu eta diskoetan gastatzeko. Horretarako epea apirilaren 1etik 30era izango da, biak barne, 'Bozkatu' atalean izango den aukera bitartez.

Ekimenari buruzko irizpideei edo bestelako atalen gaineko informazio gehiago nahi duenak webgunea bisita dezake (https://www.ibbygaltzagorri.eus/liburu-gaztea/2024-2025/), baita sareen bitartez Galtzagorri Elkartearekin harremanetan jarri @galtzagorrielkartea profiletan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Liburu Gaztea booktrailer egitasmoa, azken txanpan