
Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Lunes, 12 de mayo 2025, 14:38
Angela Davis militante marxista, feminista eta arrazismoaren aurka lan itzela egin duen pentsalariarekin igarotako lau egun ditu oinarri eta abiapuntu Jule Goikoetxeak iaz idatzitako 'Politeismo bastarta' (Susa) liburuak, saiakera eta kronika artean koka daitekeenak. Orain, gaztelaniaz ere irakurri ahalko da, Bellaterra Edicions argitaletxeak 'Politeísmo bastardo' bezala itzuli baitu. «Akonpainamenduko kronika gisa hasten dena narrazio literario, filosofiko eta sakon politiko bihurtzen da, non Bartzelonako kaleak, bazterrak, jauregiak bizitzaz beterik gogoetarako, maitasunerako eta matxinadarako agertoki bihurtzen diren», azpimarratu dute.
Bartzelonako Fira Literal azokan izan zen topaketa eta maiatzaren 24tik 27ra Goikoetxeak Davisen «bizkartzain» bezala, «literarala ez metaforikoa» bizitakoek, hitz egindakoek, sentitutakoek eta partekatutakoek jasotzeko bulkadak eraman zuen liburua idaztera. Horregatik da sailkatzeko lan zaila. «Ez da kronika hutsa, nahiz eta gertatutakoa jasotzen den; ez da saiakera, nahiz eta nire pentsamenduak jasotzen diren», aurreratu zuen egileak.
Noticia relacionada
«Politikaz eta feminismoaz» pentsatzeko eskusa, «patriarkatuak, kapitalismoak, kolonialismoak gure egunerokotasuna nola baldintzatzen duten aztertzeko» izan ziren egunok. Kontakizuna egun bakoitzeko atal batean egituratuta aurkituko du irakurleak, larunbatetik asteartera. Lehenean Sara Ahmed filosofoaren hitzaldian oinarrituta, identitate politikak versus politika materialak dikotomiaren kritika jorratu du Goikoetxeak. Bigarren egunean kolonialismo ilustratuaren kontrako kritika egin du, Vandiana Shiva ekofeminismoaren ikono eta idazle indiarrak Firan emandako hitzaldian azken 500 urteak laburbildu zituela aprobetxatuz. Hirugarrenean Pompeu Fabra Unibertsitateak Davisi honoris causa titulua eman zionekoa eta Generalitatarekin, presidente eta ministroekin, izandako bilera jasotzen da. Azkenean, «ingelesei, europarrei eta estatu feministari buruzko txisteak» jaso ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.