Jon Benito idazleak Bartzelonan egonaldi literarioa egingo du
Antonio Lopez eta Salvador Puig-Antichen bizitzen gurutzatzea landuko du eta memoria kolektiboak duen lekuari buruz arituko da
J. A.
Martes, 27 de mayo 2025
Jon Benito idazle zarauztarrak hiru asteko literatur egonaldia egingo du Bartzelonan, zehazki Vil·la Joanan, hurrengo nobelaren sorkuntza prozesuan murgiltzeko. Bertan Antonio Lopez eta Salvador Puig-Antichen bizitzen gurutzatzea landuko du eta memoria kolektiboak duen lekuari buruz arituko da.
Egonaldiaren helburua da euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea. Era berean, euskal idazleei espazio, denbora, giro eta baldintza ezin hobeak eskaintzea, beren sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko, testuinguru egoki batean. Etxepare Euskal Institutuak Bartzelonako Udalarekin egindako hitzarmenaren ondorioz gauzatuko du Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan. Deialdi bidez aukeratu da idazle egoiliarra.
Benitok historia ikerketa, prentsa-artikuluak eta poesia eta narrazio lanak egin ditu bere ibilbidean zehar, hala nola, 'Bulkada' (2010) edo 'Lagun minak' (2022) eta azken honekin euskarazko narratibari Espainiako Kritika Saria irabazi zuen.
Horretaz gain 2021ean EHUko Laida Literatura eta Identitatea Ikerketa Taldeko Jon Kortazar eta Paloma Rodríguez-Miñambresek XXI. mendearen hasierako poesiaren panoramara hurbiltzeko egin eta Balea Zuriak argitaratu zuen 'Bidea eta Zauria. Sei poeta (2000-2019)' antologian hautatu zuten sei poetetako bat izan zen Peru Magdalena, Hasier Larretxea, Ione Gorostarzu, Iñigo Astiz eta Beatriz Chiviterekin batera. 40 urtetik beherako eta 2000 urtetik 2019ra gutxienez bi liburu argitaratu dituztenak ziren irizpideak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.