

Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Viernes, 24 de enero 2025, 14:49
Indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatzea helburu duen Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren X. ediziorako lanak otsailaren 8a arte jaso ahalko dira oinarrietan zehaztutako lau kategorietan: helduena (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat; eta gazteen kategoria, (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.
Urtero 350 ipuin inguru jasotzen dira gazteleraz, «mundu osotik bidalitakoak» eta euskarazko kategoriak «indartu eta sustatzeko» helburuarekin deialdi berezia egin du antolakuntzak. «Euskal herritarrak euren hizkuntzan idaztera animatzen ditugu». Era berean, edizio borobila izanda gazteen parte hartzean jarri zaio arreta eta ikastetxe askorekin egin da lana. «Dirudienez, honek gazteen parte hartzea sustatu du», diote. Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz jaio zen lehiaketa eta aurten hamargarren urteurrena baliatu da omenaldi txikia den dokumentala ekoizteko.
Gai zabala eta konplexua dela jakitun, izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango direla azpimarratu du antolakuntzak. Orri bakarreko ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke otsailak 8 arte. Orduan, epaimahaiaren lana hasiko da.
Sari banaketa martxoaren 13an egingo da Irunen 19:00etatik aurerra eta kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko saria jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.