Igartza bekaren deialdi berria

Erika Elizari, iazko irabazlea./Sara Santos
Erika Elizari, iazko irabazlea. / Sara Santos

Proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da

EL DIARIO VASCO

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearekin laguntzarekin, XXII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako bekaren deialdiaren oinarriak aurkeztu ditu. Udaletxeko sarrera erregistro ofizialean edo on line erregistro elektronikoa erabiliz —www.beasain.eus helbidean— aurkeztu ahal izango dira proposamenak, eta bekaren diru kopurua 6.000 eurokoa izango da

izatea, aurretik lan argitaraturik izatekotan helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea, aurreko edizioetan Igartza bekaren titularra ez izatea, jatorrizkoa eta euskaraz sortutako eleberria edo ipuin-bilduma aurkeztea dira baldintzak. Gainera, lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez da onartuko, ez osotasunean, ez zati batean.

Garazi Kamio, Igor Estankona eta Ana Jakak osatuko dute aurtengo epaimahaia, eta irailaren 15a baino lehen izendatu beharko dute lan sariduna. Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Danele Sarriugarte, Mikel Ayllon, Kattalin Miner eta Miren Amuriza izan dira —besteak beste— beste edizioetako irabazleak.

Oinarriak Beasaingo Udalaren webgunean kontsulta daitezke.