Borrar
Goizalde Landabaso eta Mikel Ayllon agerraldian. EIE
Idazleen aldetik jasotako zalantzak argitu eta idazketa lanean zehar «babesa» emateko ekimena
Literatura Mentoretza

Idazleen aldetik jasotako zalantzak argitu eta idazketa lanean zehar «babesa» emateko ekimena

Euskal Idazleen Elkarteak Literatura Mentoretza proiektuarekin hiru laguntza eskainiko ditu

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 15 de enero 2025, 12:26

Euskal Idazleen Elkarteak Literatura Mentoretza proiektua aurkeztu du azken urteotan idazleen aldetik jasotako zalantzak argitu eta idazketa lanean zehar «babesa» emateko asmoz. Biran egindako prentsaurrekoan xehatu zituzten Literatura Mentoretzaren ezaugarriak Goizalde Landabaso eta Mikel Ayllon eta proposamenak entregatzeko azken eguna urtarrilaren 28a izango da, eguerdiko 12:00etan.

Hala, jasotako proposamenetatik hiru hautatuko dira -otsailean jakinaraziko da- eta saritutako proiektu bakoitzak idazle bat izango du mentore. Idaztea «bakardadean egiten den lana» izanda, mentoretza bakoitzak 8 hilabeteko iraupena izango du, 2025eko martxotik urrira bitarte hain zuzen ere, «testuari lagun bat jarri» eta «idazketaren bide luzea bakartasunean» ez egitea bilatuz.

Idatzitakoa ondo dagoen ala ez nola jakin daitekeen, behin idatzia dutena nori erakutsi diezaioketen eta batez ere aholkularitza eta gomendioak non jaso daitezkeen bezalako zalantzek bultzatu dute elkartea egitasmoa martxan jartzera. Ekimena adin nagusiko idazle hasiberriei, edota ohikoa ez duen literatur generoa landu nahi duen idazle trebatuei bideratua dago.

Hiru proiektu sarituen artean sartzeko proposamena bidali nahi duen orok bi dokumentu aurkeztu beharko ditu: batetik, Plika deiturikoa; bestetik, proiektuaren dokumentua. Lehenean izenburuan erabilitako ezizena adierazi beharko dute; eta, dokumentuan bertan, izen-abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa zehaztu. Bigarrenean izenburuan ezizena jarri beharko da eta proiektuaren izenburua ere. Dokumentuan islatu beharko da proiektuaren izenburua, literatura generoa, zergatik parte hartu nahi duzun mentoretzan, proiektuaren laburpena eta gehienez orrialde bateko lagina.

Literatura Mentoretza Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin batera aurrera eramandako egitasmoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idazleen aldetik jasotako zalantzak argitu eta idazketa lanean zehar «babesa» emateko ekimena