'Helbiderik gabeko lekuak'

Iñigo Astiz 'Analfabetoa' poema liburuaren aurkezpenean./Luis Michelena / DV
Iñigo Astiz 'Analfabetoa' poema liburuaren aurkezpenean. / Luis Michelena / DV

'Analfabetoa' poema liburuarengana hurbiltzeko beste modu bat

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Arraitzen (Nafarroan), Abauntz izeneko kobazuloan eginiko indusketa lanetan, marraz beteriko harri bat topatu zuten ikerlariek. Mapa bat zela jabetu ziren, Europa Mendebaldean orain arte aurkitutako maparik zaharrena, eta orduko biztanleek bizileku zuten ingurunea erakusten zuen. Egin zuenak ez beretzat, baizik eta «etortzeko zirenentzat» marraztu zuela mapa hura pentsatu zuen Iñigo Astiz idazleak. Eta mapa marraztu zuen pertsona horri buruzko poema batekin eman dio hasiera Analfabetoa (Susa) bere poesia liburu berriari.

Poema liburuko testu bat oinarri duen bideoa kaleratu du orain, Oskar Alegriaren irudiekin eta Asier Etxaniz musikariaren doinuekin.