

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Martes, 8 de abril 2025, 12:42
Apirila eta liburuak urtez urte eskutik doaz, hilaren 2an Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna izanik eta 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna. Biak aitzakia edo, hobe esan, motore izanik, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Euskarazko Literatura Hauteskundeak edo Juul Sariak antolatu ohi ditu. 2025eko JUUL ekimenean, orotara, Euskal Herriko 51 ikastolek hartu dute parte eta 8.979 hautesle-ikaslek 15.610 boto eman dituzte.
Azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Nafarroako Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die ikasturte amaiera aldean. Alicia Irigoyen margolari nafarrak egingo du saridunei emango zaien ikurra.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek gehien gustatu zaien euskarazko liburuari eta batzuek liburu-ilustratzaileari ere berauen botoa eman diote. Hauteskunde hauek, ikastoletan euskarazko irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egiten diren jardueren artean kokatzen dira. «Benetako protagonista dira ikasleak, aukeraketa egiteaz gain, hauteskunde-mahaian lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan beraiek aritzen baitira», azaldu dute antolatzaileek. Horrela, gehitu dute, «hauteskunde-prozesu bat zer den ikasten dute ere bai».
Prozesuan bereziki bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak gazteak izan direla xehatu dute eta horietatik gehienek bi aukeretan, hau da, liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena hautatzeko prozesuan, parte hartzen dutela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Una luna de miel que nunca vio la luz
El Comercio
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.