

Secciones
Servicios
Destacamos
Ez denbora gutxian 'manga' aipatuz gero barretxoak ateratzen ziren, hura «frikien» generoa zela iritzi zelako. «Akats edo ezjakintasun» horri erantzuteko sortu zuen 'Kabe' zigilua Harriet argitaletxeak eta aleka-aleka hainbat bilduma plazaratu ditu, guztiak Iker Álvarezek itzuliak. Orain, beste bi ekarri ditu, 'Dinosaurs sanctuary 5' eta 'Girls' last tour 6' azken hau, hain zuzen, bildumako azkena eta amaiera. «Agur esan behar diogu Girls Last Tourri, hau baita bere AZKEN LIBURUKIA! Hainbati pentsarazi dieten bi neska hauen istorioari amaiera emanez», dio zabaldutako mezuak
Liburukiak Harrietek eskaintzen dituen bildumetako «serierik lasai eta atseginenak» dira. 'Dinosaurs sanctuary'-k gaztetxoengana bideratutako planteamendua du, baina alde didaktikoa ere asko zaintzen duena. «Ikertzaile batek aholkulari lana egiten du eta ezagutza sakon samarra eskaintzen du», diote argitaletxetik. Lehen hiruak ekarri ostean, hurrengo biak Japonian kaleratu ahal euskaratu dituzte 'Kabe' zigiluan.
Horretaz gain, jada Japonian itxitzat eman dituzten 'Cube Arts' eta 'Heroines game' bildumak ere ekarri dituzte. Lehena 'Shonen' izeneko abentura generotik gertu da, «'Dragoi Bola' edo 'One Piece' estilokoak» eta «gai sozial ilun samarrak agertzen dira tarteka». Bigarrenean «marrazkiak artelan hutsa» direla nabarmentzen du, «ametsen mundua» gertu duen giroan kokatzen dela eta «helburua elkar hiltzea» dela, 'Battle Royal' moduko batean. «Pertsonaia guztiak emakumezkoak dira eta presio sozialak eta emakumeen arteko harremanak oso grafikoki islatzen ditu».
Esandakoa gutxi bada, Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratu dute ere. «Oso harrera ona izaten ari da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.