Borrar
Garazi Arrula, Jon Artano eta Miren Agur Meabe idazleek egonaldi bana egingo dute
Getariako ostatuetan

Garazi Arrula, Jon Artano eta Miren Agur Meabe idazleek egonaldi bana egingo dute

Sormen-prozesuan dauden biografia nobelatu bat, kazetaritza literarioko lan bat eta poema sorta bat onduko dituzte

J. A.

Sábado, 11 de enero 2025, 11:27

Garazi Arrula, Jon Artano eta Miren Agur Meabe idazleak hautatu ditu epaimahaiak Getariako ostatuetan idazketa-egonaldi bana egiteko. Aurkeztutako zazpi proiektuen artetik, sormen-prozesuan dauden biografia nobelatu bat, kazetaritza literarioko lan bat eta poema sorta baten bidez osaturiko nobela garatuko dituzte, hurrenez hurren.

Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) nobela bat garatzen ariko da martxoan San Prudentzio Hotelean. Protagonistaren biografiari segika, hainbat gai jorratuko dira eleberrian: sektak, fedea eta sinesmenak, emakumeen kontrako indarkeria askotarikoa, norbere hautuaren eta koertzioaren arteko mugak, kulpa, indibidualismoaren errepresentazioak eta abar.

Jon Artano (Zestoa, 1978) garatzen ari den kazetaritza-lanak Hegoaldean du behin-behineko izenburua. Andeetan hegoaldetik iparraldera egindako bidaian bildutako istorioak lantzen ari da, Anderik Ande proiektuaren bigarren alea litzate, 2023an argitaraturikoa Juanaren ostean. Bigarren liburu honetan Argentinan eta Txilen ikertutako gaiak agertuko dizkigu. Harritarte Apartamentuetan hartuko du ostatu urtarrilan.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962), berriz, poemaz osatutako thriller ukituko nobela bat ontzen ariko da urtarrilean Getaria Apartamentuetan. Jubilazioaren atarian dago Agurtzane izeneko narratzailea, atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko ikastetxe batean. Ikasle bat hilda agertzen denean abiatuko da nobela, narratzailea heriotza ikertzen hasten denean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garazi Arrula, Jon Artano eta Miren Agur Meabe idazleek egonaldi bana egingo dute