Durangoko Azokan egin zen aurkezpenera ere protagonista ugari gerturatu ziren.

Franco kantuz borrokatu zuten Ipar Euskal Herriko kantariak gogoan

Datorren ostegunean 'Francoren mende kantatzen genuenean' liburuaren aurkezpen kantatua egingo da Martin Ugalde Kultur Parkean

Domingo, 13 de febrero 2022, 14:56

Pantxoa eta Peio, Etxamendi eta Larralde, Maite Idirin, Mixel Labéguerie, Estitxu, kantari gisa eta, batez ere, kantagile gisa nabarmendu zen Manex Pagola, Guk taldeko kideak, Jean Mixel Bedaxagar... Iragan mendeko 60-70eko hamarkadetan Ipar Euskal Herriko kantari askok bat egin zuten, kantuz eta elkartasunez, hegoaldean indartzen zioan eta gero eta nabarmenagoa zen Francoren aurkako borrokarekin. Formalki, ez zien zuzenean eragiten diktadurak, baina Euskal Herriarena zen heinean beraiena ere bazen borroka, eta parte-hartze nabarmena izan zuten Euskal Kantagintza Berria izeneko mugimenduan, euskaraz kantantuz Iparraldean zein maiz zentsurarekin topo egiten zuten Hegoaldean.

Publicidad

Haien ekarpena berariaz landu zuen Colette Larraburu kazetariak, eta Elkarrek argitarratutako 'Francoren mende kantatzen genuenean' liburuan jaso zituen haietako askoren testigantzak. Tamalez, joanak dira hainbat, baina lehenago egindako elkarriztaren batzuk ere baliatu ditu, ahots- eta lekukotza-sorta zabala bilduz. «Abeslari hauek inoiz ez dute euren burua heroitzat hartu, baina nik erraten dut Joan Baez abeslariaren ia anai-arrebak direla, zeinak erraten zuen kantua gure armategi ez-bortitzeko armarik boteretsuena dela», esan zuen liburuko protagonistez mintzatzean egileak.

Iaz pandemiaren eraginez urrian egin zen Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zen aurrena liburua, eta Durangon ere izan zuen zuzeneko aurkezpena. Datorren ostegunean, hilak 17, aurkezpen berezia izango du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, liburuan oinarritutako ekitaldia antolatu baitute parkeak eta Elkar argitaletxeak, «kantariek bizi izandakoa kontatuko eta kantatuko».

Aurkezpen kantatuan Colette Larraburu egileak eta Peio Etxeberri-Aintxart editoreak hartuko dute parte hizlari gisa, eta kantarien ariko dira Guk taldeko kide izandako Beñat Sarasola, Joanes Borda eta Panpi Lacarrieu, baita Gexan Lantziri eta Patxika Erramuzpe ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad