Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Familientzako egitarau erakargarria Sarako Ikusi Mikusi liburu azokan

Familientzako egitarau erakargarria Sarako Ikusi Mikusi liburu azokan

Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Azokaren bigarren edizioa hilaren 7an eta 8an egingo da. Ostirala ikastetxeen eguna izango da, larunbata familiena

Lunes, 3 de octubre 2022, 13:38

Ikusi-Mikusi II. Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Azoka egingo da Saran urriaren 7an eta 8an

Ikusi-Mikusi Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Azoka izango da urriaren 7an eta 8an Saran (Lapurdi), eta 'Gure xaharrak' izango du gai nagusi. Urriaren 7a eskolen eguna izango da, eta 8a, berriz, familiena. Kiribil konpainiak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri elkarteak antolatutako bigarren liburu azoka honek egitarau aberatsa izango du familia, haur, gazte zein profesionalentzako ekintzekik.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Ikusi-Mikusi azoka jendartean dagoen behar bati erantzuteko jaio zen 2021ean: euskarazko haur eta gazte literaturaren inguruan Euskal Herri osoko ikasle, familia, sortzaile eta profesionalak elkartzea.

Bada, lehenbiziko edizio arrakastatsuaren ondoren, bigarrena dator urriaren 7an eta 8an. Azoka 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik bi egunotan, eta egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek, besteak beste, ikuskizunak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, 3-12 urteko haur eta gaztetxoentzat sormen tailerrak eta erakusketak. Ekintzetako asko azokaren gai nagusia izango den 'Gure xaharrak' gaiari lotuta egongo dira.

Euskal haur eta gazte literaturako egile esanguratsuenetako batzuen saioez gozatzeko aukera izango da Saran, eta erakusketen artean, Galtzagorri elkarteak OEPLI eta IBBY erakundeekin elkarlanean prestatutako 'Silent Books' ikusi ahal izango da; bertan, munduko album mutu onenak esku artean izateko parada izango dute bisitariek.

Urriaren 7a ikasleei eskainia izango da eta Euskal Herriko lurraldeetako ikastetxeetako haur taldeak bertaratuko dira. Gainera, gerturatuko den haur bakoitzak bonu bat jasoko du, liburuak eskuratu ahal izateko. Egun horretan, arratsaldez, profesionalentzat ere egongo da lekua, 'Haur eta gazte literaturan euskaraz sortu, ala itzuli?' gaiajorratuko baitute zenbait egile eta profesionalek mahai inguru batean.

Urriaren 8rako, berriz, bisitan joan nahi duten familientzako ekintza ugari prestatu dituzte antolatzaileek. Bestalde, bi egunetan zehar, Euskal Herriko argitaletxe desberdinen standak ere paratuko dira azokan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Familientzako egitarau erakargarria Sarako Ikusi Mikusi liburu azokan