Borrar
Ane Labaka eta Malen Amenabar, testugilea eta ilustratzailea, hurrenez hurren. MÓNICA RIVARO
'Ezpainetakoa', helduentzako album iradokitzailea

'Ezpainetakoa', helduentzako album iradokitzailea

Markina-Xemeingo Udalak antolatutako Peru Abarka lehiaketa irabazi zuen Malen Amenabar eta Ane Labakaren lana Ereinek eman du argitara

Nerea Azurmendi

Viernes, 9 de noviembre 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Argitalpenaren tamainak (215x300 mm) eta koadernaketak besterik iradokitzen badute ere –azaleko ilustrazioak ematen du pistaren bat–, 'Ezpainetakoa' ez da haurrentzako album bat, helduentzako liburu ilustratu bat baizik. Gurean oso ohikoa ez den formatu hori aukeratu zuen 2005ean Markina-Xemeingo Udalak, euskarazko sorkuntza bultzatzeko asmoarekin Peru Abarka lehiaketa sortu zuenean. Horri eutsi dio, aurtengo ediziotik aurrera Erein argitaletxea duela bidelagun.

Elkarlanak ostiral goizean Donostian aurkeztu den 'Ezpainetakoa' albumarekin egin du lehen urratsa. Lehiaketaren oinarrien arabera, aurrena aukeratu zuten testua –32 lanen artean–, eta bigarren deialdi batean hautatu zen ilustratzailea. Testu irabazlea Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak aurkeztutakoa izan zen, eta ilustrazioak, berriz, Malen Amenabar Larrañagarenak.

Bazuten proiektua hasieratik amaierara elkarrekin sortzea eta burutzea, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeorekin batera Txakur Gorria sormen kolektiboa osatzen duten heinean elkarrekin sortzea ez baita haientzat ariketa berria. Lehiaketaren oinarriek bestela jardutera behartu dituzte, baina, eta gustura azaldu dira biak ariketarekin, solas moduan prestatuta ekarri duten aurkezpenean. Liburua bera bezala, esaldi batekin hasi eta amaitu dute: «Gauza batzuk ez dira inoiz bukatzen. Bukatu aurretik galdu egite ditugu beti».

Azaleko ilustrazioa.
Azaleko ilustrazioa.

Ez dago esaterik zein den egile biek aurretik elkar ezagutzeak azken emaitzan izan duen eragina, baina nabarmentzeko modukoa da testuek eta irudiek elkar elikatzeko duten gaitasuna. Labakaren testuak badu ahots bat, istorio bat kontatzen duena modu nahiko linealean. Tarteka, kontaketa eten eta beste usain bat duten gogoetak txertatu ditu ditu. «Gorputzetik idatzita» dago, egilearen hitzetan, eta handia da gorputzaren protagonismoa. «Biluzketa ariketatik» asko duen «kontaketa intimoan» badago, halaber, «fikzioaren eta errealitatearen arteko jokoa». Amenabarrek Labaka ondoan zuela irakurri zuen lehen aldiz testua. Lanak iraun duen bitartean ere ez dira elkarrengandik urrun egon. Sormen prozesuak modu independentean garatu dira baina, aldi berean, «bi alorrak parean» egon dira. Eta ilustratzailea ez da mugatu «testua apaintzera». Interpretazio lana egin du batik bat.

«Ilustrazio figuratibora» jo du zati narratiboetan, eta gogoetei «tipografiarekin jolastuz» eman die berariazko nortasuna. Geruza desberdinak igartzen dira Amenabarren marrazkietan. Horrela egin du lan, geruzaz geruza. Testuak ere baditu maila diferenteak; esaten denetik iradokitzen denera; esplizitutik gordera. 32 orriren truke 15 euro? Ez hasi zatiketak egiten. Hartu liburua eta gozatu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios