Lidertzaren inguruko kontuak 'Ikasbidaia' gazteentzako liburuan

Jasone Osoro, une honetan bilduma osatzen ditu hiru liburuekin./
Jasone Osoro, une honetan bilduma osatzen ditu hiru liburuekin.

Nerabeek saritu berri duten 'Eskularru beltzak' sortako hirugarren alea argitaratu du Jasone Osorok, eta laugarren bat iragarri

'Eskularru beltzak' sortako hirugarren liburua plazaratu du Jasone Osorok (Elgoibar, 1971), 'Ikasbidaia' izenburukoa, eta laugarrena ere iragarri du, udazken honetan aterako dena, 'Ihes' izenburuaren pean. Bigarrenarekin, 'Casting-a' izenburua zuenarekin alegia, Ikastolen Elkarteak antolatutako Juul Saria irabazi du DBH ikasleen artean; hau da, 12-16 urte bitarteko nerabeen bozak jasotzen dituen kategorian.

Zazpi pertsonaia nagusiren bueltan ari da harilkatzen gazteei zuzendutako bilduma: Baba, Beire, Linda, Lete, Beyonce, Kar eta Bala, zakurra. Bildumako hirugarren istorioan, protagonistak Maltara doaz ikasbidaian institutuko lagunekin. Baina hori baino lehenago gertaera latz bati egin beharko diote aurre: Karren aita bere buruaz beste egiten saiatu da eta, ondorioz, elbarri gelditu. Mutilak barre egiteari utzi dio; beraz, Kar ezizenak orain apenas daukan zentzurik.

Gero, istorioak aurrera egin ahala, bi protagonista berri agertuko dira: Ane –hau ere elbarria, Toledoko zentro batean egondakoa– eta Martin –Maltako mutila–, parkour egiten dakiena.

Oraingoan ere lidertzaren inguruko gorabeherak dira istorioko ardatzetako bat. «Liderraren beharra transmititu nahi izan dut –adierazi du Osorok aurkezpen ekitaldian–. Bi lider mota bereizten ditut nik: bata, Beireren lidertza mota, bestea Babarena».

Berri Txarrak taldearen zale da Jasone Osoro, eta istorio hau idazteko abiapuntuetako bat 'Katedral bat' abestiko esaera izan du: «Bihotzen artean parkour egitean erori, baina beti zutik erori».

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos